Produktuak

Zigilu jaulkipenak

Gertakari kultural, sozial eta historikoak ezagutarazteko edo, oro har, herrialde baten irudia sustatzeko balio duten frankeo-zeinuak dira. Badira beste herrialde batzuekin batera egindako jaulkipenak. Jaulkipen-dataren arabera erakusten dira, jaulkipen berriena lehenbizi agertzen delarik.
INFO GEHIAGO

Zigilu-markatzekoa

Zigilu-markak frankeoa gutxi erabiltzen zelako sortu ziren, eta azken urteetan beste balio bat hartu dute filatelia bildumazaleen artean eragindako inpaktuagatik. Izan ere, daramaten inpronta gure gizarteko gertaera, balio nahiz lorpen handien oihartzuna dira, eta Correoseko zigiluaren irudia eta presentzia indartzen dute.
INFO GEHIAGO

Lehen eguneko gutun-azalak

Zigilu bat edo zigilu ezeztatu bat daramaten gutun-azalak dira, eta jaulkipen baten zirkulazio ofizialeko lehen eguna oroitzen duten zigilu-marka berezia daramate. Atzealdean, jaulkipenaren gaiarekin zerikusia duen ilustrazio bat darama. Gutun-azalean jaulkipenaren zigiluak itsasten dira eta zirkulazioko lehen egunaren zigilu-marka estanpatzen da.
INFO GEHIAGO

ATM etiketa frankeatzaileak

Korrespondentziaren etiketa-frankeatzaileak filatelia-bildumako elementu bat dira, inguruko hainbat herrialdetan (Frantzia, Belgika, Portugal, Norvegia, Erresuma Batua...) eskaintzen da baina Correosek 2006an utzi egin zion eskaintzeari Epelsa makinak erretiratzean.
INFO GEHIAGO

Artista frogak

Pieza apartak dira, duten jaulkipen mugatua, trataera berezia eta balio estetikoa kontuan hartuta.
INFO GEHIAGO

Aurrefrankeatutako txartelak

Frankeoa inprimatuta duten posta-txartelak dira. Frankeoaren zeinua letraz adieraziko da, eta denbora-balio mugagabea du.
INFO GEHIAGO

Filatelia eta numismatika

Karpetak, diptikoak eta triptikoak zigiluekin eta txanponekin, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren bermearekin. Bildumako txanponak eta Euroset kutxatila.
INFO GEHIAGO

Liburuak eta grabatuak

Correosen Filateliak jaulkitako liburu-multzoa, non Valores en el Tiempo produktu izarra, gaikako liburu ugari (gastronomia, kirola, kultura...) eta kalitate bikaineko eta balio artistiko handiko grabatuak dauden.
INFO GEHIAGO

Publizitate inpresioak

Correoseko txartel-makinetan zigilu-marka modura jartzen diren publizitate izaerako inskripzio, testu edota ilustrazioak dira. Gertaera edo gai garrantzitsuak adierazi ohi dituztenez, bilduma ospetsuak osatzen dituzte.
INFO GEHIAGO