Balio aldakorreko zigilu autoitsaskorrak edo zigilu ezeztatu bat daramaten gutun-azalak dira, eta jaulkipen baten zirkulazio ofizialeko lehen eguna oroitzen duten zigilu-marka berezia daramate.
Korrespondentziaren etiketa-frankeatzaileak filatelia-bildumako elementu bat dira, inguruko hainbat herrialdetan (Frantzia, Belgika, Portugal, Norvegia, Erresuma Batua...) eskaintzen da baina Correosek 2006an utzi egin zion eskaintzeari Epelsa makinak erretiratzean.
Correosek “ATM PUNTU FILATELIKOA” erosi du, paper termikoan egindako etiketentzako euskarria; autoitsaskorra da eta A, A2, B eta C tarifen1 frankeoa markatzeko aukera ematen du. 2016 Zigiluaren Azoka Nazionalean muntatu zen lehen aldiz Madrilen, apirilaren 21etik 24ra bitartean.
Autozerbitzuko makinaren erabilera: “Gertaera” zehatzetan (Bildumazaleen azokak, erakusketak, etab.) edo CCP Chamartin sarrerako “kokapen finkoan” - Pío XII, 108 Madril (jendeak, oro har, erabil dezake. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara). Makina oso erraza da erabiltzen.
Etiketa bakoitzak digitu-segida bat darama inprimatuta. Adibidez: B9ES16 ES01-0001-001, hauek identifikatzen dituztenak: B: makina mota, 9: hilabetea, ES: herrialdea, 16: urtea, ES01: makina-zenbakia, 0001: saio-zenbakia (erosketa bakoitzarekin digituak handitzen doaz), eta 001: saioaren barneko etiketa-zenbakia (saioko 875 etiketa, gehienez).
Makinaren erabilera noizbehinkako eskaeretan: Edozein erabiltzailek eskura ditzake urtean zehar jaulkitako etiketak, azoka batera edo Chamartingo CCPra joan ez arren. Eskaeraren zenbatekoa 100 euro baino gehiago (bidalketa-gastuak sartu gabe) bada, eskaera helbide honetan egin daiteke: pedidos.atm@correos.com .
Noizbehinkako eskaeraren/abonamenduaren kasuan, etiketa bakoitzaren digitu-sekuentzia autozerbitzuko ATMkoaren ez bezalakoa izanen da, eta etiketa bakoitzeko kode bakarra izango da. Irailean egindako eskaerentzako adibidea: P9ES18 CH18-0001-001; ''0001'' eskaera/saio zenbaki bakoitzeko ''001'' etiketa-kontagailuak gora eginen du, errepikatu ezin den kodea sortzeko.
Eskaera hauek ez dute erreziborik sortzen, Correosek jaulkitako faktura baizik.
Bi erabiletarako, makinak sei jaulkipen mota ditu ( ikusi xehetasunak ):
- 4 ETIKETAKO ZERRENDA: Aukera hauek eskaintzen ditu: 4 tarifetako (A, A2, B, C) etiketa sorta edota A tarifako 4 etiketa.
- BANAKAKO ETIKETAK: 4 tarifetako edozein daramate, nahi den kopuruan eta nahi den gaiarekin.
Gaiak aldatzen joango dira, jartzen diren tokiaren arabera.
Inpresio termikoa, ez dira ezabatuko gutxienez 10 bat urte arte.
Makinan, gehienez, 339,99 euroko erosketa egin daiteke saioko, eta soilik kreditu- edo debitu-txartelarekin ordain daiteke (American Express eta Diners Club-en txartelak ez dira onartuko).
Posta ZIGILU-MARKA berezi bat diseinatu da ATM etiketak zigiluz markatzeko.
ATM puntu filatelikoa iraultza galanta da zigilu-bilduma munduan. Erabilpen berri-berriak ditu, oso erakargarriak, aldi baterako jaulkipen bereziak egiteko aukera ematen baitu, ekitaldiari edo tokiari oso erraz molda daitezkeenak, eta tarifa malguetan.
Tarifak1 Correosek urtero argitaratu eta indarrean direnak. 2019Rako hauexek dira: A (0,60 euro) , A2 (0,70 euro), B (1,40 euro) eta C (1,50 euro)
Azken urteetan jaulkitako etiketa frankeatzaile guztiak