Jaulkipen data: 09 otsaila 2015

Fauna. El Rebeco

KONTSULTATU TARIFAK

Fauna. El Rebeco

HISTORIA


FAUNA
Sarrioa

Bilduma hau Pirinioetako faunari buruzkoa da, hain zuzen ere, Andorrako orografia osatzen duen mendikatekoaren ingurukoa. Herrialde bizilagun honetako mendi eta bailaretako animalia ezagunenetariko bat sarrioa da (Rupicapra rupicapra), Europako mendikate batzuetan bizi den bobidoa.

Espezie honetako barietate bat rupicapra pyrenaica izenekoa da, eta Pirinioetan, Kantabriar mendikatean edo Apeninoetan bizi da. Andorrako Pirinioetako kota altuenetan ikus daiteke sarrioa, lepahoriarekin edo espezie harrapariekin lurraldea partekatzen.

Bobido guztiek bezalaxe, sarrioak adarrak ditu, bai emeak, bai arrak. Tamaina eta lodieragatik desberdintzen dira generoak, baita adarren formagatik ere (nabarmenagoak dira arrenak; kako-forma dute). Ilajea, berriz, urteko garaiaren arabera aldatu egiten da: udan, horixka izan ohi da, eta negu hotzean gris ilun bihurtzen da. Burua eta zintzurra kolore argikoak dira, eta begiak estaltzen dizkien orban ilun bat dute, mozorro moduan.

Helduek 110 eta 130 zentimetro artean neurtzen dute luze. Apatx finak dauzkate, erdialdean kuxin batzuekin. Horri esker harkaitzetan eta izotzetan zailtasunik gabe egin dezakete gora. Arrak emeek baino gehiago pisatu ohi dute.

Belarjaleak dira; udan, goi-mailako mendi-larreak dituzte gogoko eta harkaitz eta malkarretan ibiltzea gustatzen zaie lastodunen eta belar-landareen bila; negu partean, basoetara jaisten dira, hostoak, kimuak eta zurezko zurtoin bigunak kimatzeko.

Animalia sozialak dira, batez ere egunean zehar; talde txikietan ibiltzen dira batera eta bestera jan bila, eta arrak (taldean eta batzuetan bakarrik) eta emeak banandu egiten dira, azken horiek kumeekin daudela. Estaltzeko bakarrik biltzen dira, urria eta azaroa aldean baino ez. Epe horretan zehar, ar-taldeek emeak jarraitzen dituzte, eta gogor egiten dute elkarrekin borroka, burua buru kontra, estaltzeko ahalik eta eme gehien lortu ahal izateko. Haurdunaldiak hogei astez irauten du, eta oro har, kume bat izaten da erditze bakoitzean; kumeak bi eta lau urteren artean iritsiko dira heldutasun sexuala izatera.