Jaulkipen data: 14 urria 2017

Arquitectura del granit. Xalet Arajol

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura del granit. Xalet Arajol

HISTORIA

Arquitectura del Granit. Xalet Arajol
Espainiako Correos-ek Andorrako granitozko arkitekturan zehar egiten duen ibilbide filatelikoa Xalet Arajol izenekoan lehorreratu da aurten. Haren omenez zigilu bat jaulki du, bloke-orrian datorrena, eraikinaren fatxada baten irudia daramana.
Fatxada horretan estilo arkitektoniko horren ezaugarri nagusi batzuk ikus daitezke, hala nola, granitozko harlanduak nola jarrita dauden, nola landu diren (forma desberdinekin) eta fatxadan nola kokatu diren, efektu apaingarria lortzeko. Eraikinaren ertzak modu berezian moldatuta daude, baita arkuak, ateburuak eta leihoburuak ere.
Hala ere, ordura arte beste eraikinetan erabilitako forma simetrikoak albo batera utzi ziren kasu honetan. Eraikinaren atal desberdinen bolumenarekin jolastu zen, fatxadatik irteten direnak, eta kofaduren antolaketa eta formarekin ere bai. Leiho sinpleak eta geminatuak nahastu ziren, goian arkua edo leihoburua jarrita.
Arajol familiaren etxebizitzak estilo arkitektoniko hau etxebizitzetan nola aplikatzen zen islatzen du. Beste motatako eraikinetan desberdina zen, hala nola, hoteletan eta bainuetxeetan, hasieran natura eta ur termalak atsegin zituzten bisitarien modari jarraikiz eraiki ziren eta. Hainbat faktorek izan zuten eragina. Adibidez, herrialdearen elektrifikazioari esker, Espainiako harri-pikatzaile asko joan ziren Andorrara, granitoa lantzeko teknikak ondo-ondo ezagutzen zituztenak, baita arkitekto asko ere, besteak beste, Cèsar Martinell, Celestí Gusi, Joseph Puig i Cadafalch, Adolf Florensa eta Xavier Pla. Azken horiek granitoaren arkitektura garatzen lagundu zuten 1930eko hamarkadatik 1960ko hamarkadara bitartean.
Arkitektura mota honek beste estilo batzuen eraginak bateratzen ditu, besteak beste, Modernismoa, Historizismoa eta Nobezentismoarenak, eta Printzerriak XX. mende erdialdean bizitako eraldaketa sozioekonomikoaren isla da. Izan ere, gizarte landatarra zen eta gizarte hiritarra bilakatu zen garai hartan.
Estilo arkitektonikoarekiko gustuak aukera eman du Pirinioetako beste hiri batzuetara zabaltzeko, hala nola, Seu d’Urgell, Ax-les-Thermes, Núria eta La Molinara.