Jaulkipen data: 22 iraila 2017

Dones andorranes. Pilar Riberaygua

KONTSULTATU TARIFAK

Dones andorranes. Pilar Riberaygua

HISTORIA

Andorrako emakumeak. Pilar Riberaygua

Correosek aurten ere segitzen du bere lan, ahalegin eta talentuari esker Printzerriko gizartearen eta kulturaren aurrerabidea bultzatu izan duten emakume andorratarrak aitortzeari eskainitako serie filatelikoarekin.

Aurtengo jaulkipenak Pilar Riberaygua artista eta galerista omentzen du, haren lana funtsezkoa izan baita Andorrako Printzerrira arte garaikidea ekarri eta zabaltzeko.

Zuen izaera dinamiko, ireki, alai nola egonezinak zeramika artistikoaren bideetara eraman zuen bere sormena, eta arte garaikidea zabaltzeko proiektu batzuei ekitera, arte-galeriak zabalduz eta artista gazteei euren lanak erakusteko aukera eskainiz.

1953. urtean jaio zen, andorratar sustraiak zituen, peto-petoak, eta argi izan zuen bere arte zaletasuna, 14 urte zituelarik zeramika ikastera joan baitzen Bartzelonako Massana arte-eskolara. Behin ikasketak amaituta, zeramika-tailer bat ireki zuen hiri hartan beste ikaskide batekin, maskarak, objektu apaingarriak eta zeramika-muralak eginez.

Andorrara itzuli zen 27 urte zituela, eta han zeramika artistikoko beste tailer bat zabaldu zuen, bere lehen arte-galeriaren ernamuina izango zena, 1985. urtean zabaldu zen Galería d’Art Era Bauró-rena, alegia. Galeria-jabe ekinbideari heldu zion horrela, eta Andorrako artista gazteen lanak erakusten hasi zen, gero lehen mailako artista garaikide ezagunenak jartzeko, hala nola Henry Moore, Miró, Picasso edo Miguel Barceló-renak. Era horretan ekarri zuen eta zabaldu zuen arte garaikidea Andorran, 80. urteetan ezezaguna eta balioetsi gabea baitzen artean Andorran.

Galeria-jabe gisa egindako lanak jarduera nazioarte mailara zabaltzera eraman zuen, eta hitzarmenak lotu zituen artearen hiriburu nagusiekin, hala nola Paris, Berlin, Luxenburgo, Tokio edo New York-ekin, bere galerian hartzen zituen artista taldeak egindakoa erakusteko asmoz. Une horretan hasi zen ere artearen nazioarteko azoketan parte hartzen, ARCOn kasu.

1991. urtean arte garaikideko Cat’Art zentroa bultzatu zuen,Santa Colomba d’Ers-eko landan (Sainte-Colombe-sur-l’Hers),Frantziako Languedoc-Rosellon eskualdean kokatutako artista gazteentzako egoitza. Bertan, mundu osoko artistekin elkartzen zen, zentroan lan eta elkartruke egonaldiak egiten baitzituzten, eta Lacustre, Bosc eta Riviere gisako jardunaldi kolektiboak burutu zituen.

Les Punxes galeria zabaldu zuen Bartzelonan 1998. urtean, eta hura gidatzeaz arduratu zen bederatzi urtez, minbizi baten aurka borrokatzen zuen bitartean, zeinak azkenean eraman egingo baitzuen 2002. urtean, 49 urte zituela.