Jaulkipen data: 21 apirila 2017

Europa. Castell de les Bons

KONTSULTATU TARIFAK

Europa. Castell de les Bons

HISTORIA

EUROPA. CASTELLS. Castell de les Bons

Sant Romà de les Bons gazteluko defentsa-dorre itzela, “Torre dels Moros” ere deritzona, Les Bons herriaren gainean kokaturiko tontor harritsu batean dago, Encamp parrokiaren muturretako batean.

Oinplano karratuko eraikina da, hamar metroko altuera eta hormetan askotariko defentsa-elementuak dituena, hala nola saietera itxurako leihoak eta matakanak. Denboraren joateak hondatu egin du apur bat bere egitura. Zorionez, berritu egin dute, turisten eta bidaiarien gozamenerako. Hala bada, aukera dute eskailera kiribila hartuta defentsa-bastioietaraino igotzeko eta Encamp haranetik igarobide naturaleraino Valira del Nord ibaiaren goi-haranerantz hedatzen den paisaiaz gozatzeko; bertan dago, hain zuzen ere, Canillo y Pas de la Casa parrokia, Frantzia eta Andorra lotzen dituen igarobide natural bakarra, alegia.

Dorrea defentsarako eraikin multzoaren parte zen; egun, horma perimetralaren arrastoak eta sartzeko zubiaren arkuetako baten zati bat baino ez dira geratzen.

Dokumentazio gutxi eskura izateak eta material arkeologikorik ez egoteak zaildu egin dituzte datazio-lanak. Hala ere, tipologia oinarri hartuta, egitura XIII. eta XVI. mende bitartekoa dela diote arkeologoek.

Dorrearen ondoan Sant Romà de les Bons eliza dago, XII. mendekoa, zalantzarik gabe Les Bons monumentu-multzoaren eraikinik adierazgarriena. Pere Canturri historiagileak horren zaharberritze-lanak zuzendu zituen 1978 eta 1979 bitartean.

Estilo lonbardiar erromanikoa, kanoi-ganga batek errematatutako nabe bakarrekoa, ekialderantz begira dagoen abside erdizirkularrarekin. Barruan, XII. mendeko pintura erromanikoen kopiak ikus daitezke, bai eta XVI. mendeko pintura gotikoaren hondarrak eta gotiko berantiarreko erretaula bat ere. Kanpoan, XVI. mendeko atariak aterpea ematen die tenpluraino igotzen diren bisitariei.

Andorrako Printzerriko historia-, arte- eta monumentu-ondare oparoaren adierazle da Les Bons monumentu-multzoa.