Jaulkipen data: 16 maiatza 2018

Donnes andorranes. Roser Jordana Mallol

KONTSULTATU TARIFAK

Donnes andorranes. Roser Jordana Mallol

HISTORIA

Andorrako emakumeak. Roser Jordana Mallol

Aurtengo “Andorrako Emakumeak” seriearen jaulkipenak Roser Jordana Mallol omentzen du, pertsona ospetsua eta Andorrako Printzerriaren turismoa sustatzearen alde lan gehien egin duenetakoa, alegia. “Andorrako turismoaren instituziotzat” hartua izateraino heldu zen.

1965ean ekin zion bere ibilbide profesionalari, Parisko Casa d’Andorra zuzentzeko ardura hartuta. Gero “Sindicat d’Iniciativa”ri egon zen lotuta, Printzerriaren ontasun eta bikaintasunak zabaltzeko lanari etengabe emanik. Benetako pasioa sentitzen zuen Printzerriarenganako, eta ez zuen aukerarik galtzen ohi zituen naturaltasun eta berezkotasunez hura sustatzeko.

Erretiroa hartu ondoren, “Fundació Clara Rabassa” erakundearen presidente-ordezkaria eta andorratar-frantziar “Aliança”ren presidenteorde izan zen bere heriotza arte.

Harekin lan egitekoedo haren bizitzaren une batzuk partekatzeko aukera izan zutenek bere izaera alai eta arraitsua nabarmentzen dute, eta helarazten zuen energia izugarria.

Gogoan iltzatuta geratu zaizkigu lanerako zuen gaitasuna, haren pertseberantzia eta zituen helburuak betetzeko jartzen zuen ahalegina. Hainbatetan, eskemekin apurtzea zekarkion horrek, baina baita datozen belaunaldiei bide berriak zabaltzea ere.

Andorrako Govern-ak merezitako omenaldia eskaini zion 2009an haren izaera eta lanari.