Jaulkipen data: 23 apirila 2018

Europa. Ponts. Pont d Engordany

KONTSULTATU TARIFAK

Europa. Ponts. Pont d Engordany

HISTORIA

EUROPA. Zubiak. Pont d’Engordany

Europa seriearen barruan urtero eskaintzen dugun jaulkipen filatelikoa zubiei eskaini zaie aurten, eta Andorrako Pont d’Engordany aukeratu da zigiluan agertzeko.

Valira d’Orient ibaiaren bi ibaiertzetan finkatuta dago, d’Escaldes-Engordany parrokiaren alboan. Pont d’Engordany zubiak jatorriz independenteak ziren bi hiri lotzen ditu, izen berbera duen kalea Escaldeseraino luzatuz. Zubiari esker, kalea ibaiaren gainetik igarotzen da, Santa Ana plazaren iparraldeko muturrera heldu arte.

1785. urtean eraiki zen, lehendik zegoen zubia ordezkatzeko, urte horretan bizitako uholdeak suntsitu zuen eta. Gaur egun, abiagunearen zati bat mantentzen da eskuinaldeko ibaiertzean.

Harri arruntezko bi dobelek osatutako arku erdizirkular batek eusten du zubiaren egitura, eta horrek kontrastea egiten du eraikinaren beste zatietan erabilitako material anitzekin eta kokapen irregularrarekin. Hori dela eta, itxura soila eta aldi berean erosoa du zubiak.

Zubia laua da goialdean, eta ezkerraldeko ibaiertzerantz pixka bat makurtuta dago, izan ere, ibaiaz ez ezik, bi ibaiertzen arteko desorekari ere aurre egin behar dio zubiak.

Bi aldeetan karel bat dago, zubiari irmotasuna emateko eta oinezkoak segurtasunez igaro daitezen.

Zubia eta bere ingurua babeste aldera, Andorrako gobernuak kultura-ondasun izendatu zuen 2003. urtean, Monuments kategoriaren barruan. Horri esker, multzo arkitektonikoak jatorrizko edertasuna mantentzen du.

Zigiluan irudia nabarmentzeko, harri hautsa erabili da zubiaren gainean. Horrek harri-itxura ematen dio zigiluari, eta bat dator jaulkipen honen izaera arkitektonikoarekin.