Jaulkipen data: 08 azaroa 2018

Nadal. Escenes populars

KONTSULTATU TARIFAK

Nadal. Escenes populars

HISTORIA

Nadal. Escenes Populars. Diorames J. Bofill

Eguberrietako ohitura popular eta bereizgarrienetako bat da Kristoren jaiotza irudikatzenduten erreprodukzioak; irudi, tailu edo bestelako espresio artistikoen bidez. Horien bidez jaiotza sortzen da, Belena eredeitua.

Katalunian ohikoa da dioramen bidez jaiotzak egitea; Kristoren jaiotza irudikatzen duten eskalazko erreprodukzioak. Horietan perspektiba, argi eta konposizio efektuak erabiltzen dira eszenari errealismoa emateko.

Kataluniako artista onenetarikoa izan zen Josep Bofill i Herrero (1911-1997),munduan ezaguna. “Bartzelonako Eskola”renjarraitzailea izan zen. “Kataluniako Pesebrismo Eskola” ere deitua, Antoni Molinék ireki zuen. Josep Bofillek eskolaren trazueta teknikak sendotu zituen, eta mundu osoan zabaldu.

Bere erreferente nagusiak bere osaba, Modernismoaren parte izan zen diseinatzaile bat, eta William Hole margolari ingelesa izan ziren. Holeren akuarela sorta bat irabazi zuen Bartzelonako Belenisten Elkarteak antolatutako lehiaketa batean; txikitatik hartzen zuen parte.

Artista gisa zituen gaitasunetako bat zen margolari edo argazkilariek duten konposizio propioa; Palestinaren izaera irudikatzen zuen margolari ingelesaren artelanetako klimarekin, baina paisaia eta inguruko eraikinak bere ingurura egokitu zituen: Kataluniara, hain zuzen.

Andorran bere bost diorama daude Casa d’Areny-Plandolit museoan. Andorrako paisaia eta monumentuak dira, hiru dimentsiotan, eta jaiotzaren alorraren ikuspegi artistikoena ordezkatzen dute.

Zigilu honen jaulkipena bloke-orri modelatu eta hedagarriko formatu berezian dago. Horren bidez, dioramen bereizgarri den errealismo eta sakontasuna helarazi nahi da.