Jaulkipen data: 02 urtarrila 2018

Serie Básica

KONTSULTATU TARIFAK

Serie Básica

HISTORIA

Oinarrizko Seriea 2018. Escut d’Andorra

Aurten ere bai, Andorrako Printzerrirako Espainiak jaulki duen lehenengo zigilua Oinarrizko Seriearena da. Bertan, ikur nazionaletako bat ageri da, armarria, banderarekin eta himno nazionalarekin batera.

Beharbada, munduko posta-operadoreen artean sarrien ikusten den serie filatelikoetako bat da hau. Mugatua eta jarraitua da, denbora luzez argitaratzen da eta beti errepikatzen den irudi bat dauka. Zigiluaren balioa eta kolorea baino ez dira aldatzen.

Aurten jaulki den zigiluan, Correosek aurrerapauso bat eman nahi izan du: ezkutuaren diseinua berritu du, kolore metalizatuak erabiliz. Horiei esker, itxura modernoagoa eta ikusgarriagoa du zigiluak.

Andorrako Printzerriko ezkutua lau etxeen ikurrek osatu izan dute betidanik, binaka, herrialdea batera gobernatu duten printze-kideen adierazgarri; egun, Seu d’Urgelleko apezpikua eta Frantziako Errepublikako presidentea dira aipatu agintariak.

Seu d’Urgelleko apezpikutzari dagokion laurdenean, goiko ezker izkinan, mitra eta makulua ageri dira. Foixko konderrian, goiko eskuin izkinan, hiru barra dira nagusi. Beste bi etxeak ezkutuaren behealdean daude kokaturik. Ezkerreko laurdenean Kataluniako etxea irudikatzen da, lau barrekin. Eskuinekoa, berriz, Bearnoko bizkonderriari dagokio; bi behi agertzen dira, bata bestearen gainean.

Aureola apaingarri batek eta latinezko “Virtus Unita Fortior” entseinak inguratzen dute ezkutua.