Jaulkipen data: 08 iraila 2019

Biennal de Venècia. El futur ès ara

KONTSULTATU TARIFAK

Biennal de Venècia. El futur ès ara

HISTORIA

VENEZIAKO BIURTEKOA. El futur és ara

Zigiluen berrikuntzekin jarraituz, inprimaketa sistema berriekin berriztatzeaz gain, jaulkipenen gaiekin ere berriztatzen da. Modernotasunaren aldeko apustuaren adibide argia da arte garaikideari buruzko jaulkipena, 2019an Veneziako Biurtekoaren sortan ageri dena.

Veneziako Biurtekoa munduko arte garaikideko erakusketen artean zaharrenetariko, garrantzitsuenetariko eta ospetsuenetariko bat da. Lehenengoa 1895. urtean egin zen, eta aurten 58.a ospatzen da (maiatzak 11 eta azaroak 24 bitartean). 2019. urteko izenburua Que vivas en tiempos interesantes da, eta ziurgabetasun, krisi eta urduritasun garaietako madarikazio txinatarra (ustez) zeharka aipatzen du. “Los tiempos interesantes” hain zuzen gaur egungo garaiak bezalakoak dira. Aurtengo ospakizunak ez du gai bat berez; aldiz, sormen artistikoaren ikuspuntu orokorra eta gozamena eta pentsamolde kritikoa besarkatzen dituen artearen funtzio sozialaren ikuspegia nabarmentzen du. Era horretan, lanean aritzen diren artistek “ekintzen” esanahiari alternatibak dakarzkiote, horiek konektatzeko eta testuinguruan jartzeko beste modu batzuk iradokita.

Andorrako Printzerriak bosgarren aldiz bere pabilioiarekin parte hartzen du; proposamen eragingarria dakar, fikzio gogoetatsukoa, “Future is now” lemapean. Bertan, Philippe Shangti jatorri Frantsesa duen artistak kontzientzia kolektiboa astintzen du bere munduaren ikuspegiarekin. Puska ezberdinetan zatitutako instalazioa, isolatuta aztertu behar dena diziplina anitzeko proiektua ulertzeko: kontsumismo basatiari eta bere ondorioei kritika.

Zigiluan bere lan nagusia erakusten da, eta bertan oxigenoaren jainkosa agertzen da, non artistak bere atsekabea adierazten duen; adibidez, baliteke oxigenoa etorkizunean luxuzko ondasun bihurtzea.

Philippe Shangtik gogarte kritikoa egiten du lurrarenganako gizakiaren gehiegikerien inguruan, baita baliabideen erabilera okerraren aurkako kexua eta egungo gizarteak duen gehieneko kontsumoaren aurkako kexua ere. Egungo kontsumismoaren inguruan gogoeta egiteko gonbidapena da, hurbilegi dagoen etorkizun arriskutsura eramaten gaituena.