Jaulkipen data: 11 otsaila 2019

Efemèrides. 6è centenari del Consell de la Terra

KONTSULTATU TARIFAK

Efemèrides. 6è centenari del Consell de la Terra

HISTORIA

ANDORRA. Consell de la Terraren VI. urteurrena (1419-2019)

Consell General d’Andorra, Andorrako subiranotasunaren jabea, Europako parlamentu zaharrenetako bat da. 1419an sortu zen, Consell de la Terra izenpean. Andorratarren eskaera izan zen, herrixketako eta bailaretako nagusiek egiten zituzten bilerak instituzionalizatzeko eta guztiengan eragina zuten gaiak jorratzeko. Fundatzeko eskubidea eman zioten bertako bi printzekideek, Urgeleko apezpikuak, Francesc de Toviàk eta Foixeko kondeak, Joan I.ak.

Consellak bailaretako elizetako hogeita lau ordezkari zituen, herritarrek aukeratuak. Gehienetan familietako buru boteretsuenak ziren. Era berean, Consellak sindiko, mezulari edo prokuradore bat aukeratzen zuen: batetik, Consell de la Terraren akordioak betetzen zirela bermatzeko eta, bestetik, erakundea ordezkatzeko.

Bailaretan eragina zuten auziak jorratzen zituzten bileretan, hala nola uraren kudeaketa, ohituraketa herrialde bizilagunekin zuten harremana. Gaiak nabarmen zabalduz joan ziren denborak aurrera egin ahala: fiskaltza eta zergak (tributuak ordaindu, zergak salbuetsi edo aduanetako pribilegioak eskatu), merkatua (salgaiak inportatu eta esportatu) edo eremuko mugei buruzko auziak, besteak beste. Bileren amaieran akordioak, dekretuak, araudiak eta legeak sinatzen zituzten maiz.

Hasieran, asanbladak elizen ateen pean eta herrixketako plazetan egiten ziren, 1702an Busquets familiaren etxe noblea erosi zen arte. Harrezkero, Consellaren egoitza eratu zen,Casa de la Vall izenarekin.

Consell de la Terrak mendeak igaro ahala mantendu zen gaur egun den erakundea bihurtu arte. Tartean izan ziren Nova Reforma prozesuak 1866an, emakumeei eskubide politiko guztiak ematea 1973an eta Konstituzioa onartzea 1993an.

Zigiluak ilustrazio moderno batean biltzen ditu Casa de la Vall eta trikornioa, garai hartako aholkulariek zeramaten txapela.