Jaulkipen data: 08 azaroa 2019

Emissió Especial España-Francia. Consell d’Europa

KONTSULTATU TARIFAK

Emissió Especial España-Francia. Consell d’Europa

HISTORIA

EMISSIO ESPECIAL. Espainia-Andorra. Consell d’Europa

Zigilu hau Frantziarekin batera egindako jaulkipen berezia da. Diseinuan zigiluaren osaera agertzen da biñeta batekin, zulatu baten bidez batuta. Atzeko irudian Andorra, Frantzia eta Espainia arteko mugako orografia irudikatzen da. Zigiluaren motibo nagusiak Printzerria eta Estrasburgon dagoen Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarra irudikatzen ditu.

Diseinua, berdina herrialde bietan, ezberdina da Andorrarekiko duten kokapen geografikoaren arabera. Ondorioz, zigilu frantsesean biñeta dena zigilu izango da espainiarrean, eta alderantziz. Bi zigiluekin, konbinazioa sor dateke, puzzle bat izango balitz bezala.

Andorra 1994ko azaroaren 10ean sartu zen Europako Kontseiluan. Gobernuko presidente Antoni Martíren hitzetan: “Gure herrialdea legez aintzatetsi da, den bezalakoa: estatu subirano bat, zeina Europaren nazioen ikuspuntuarekin guztiz integratuta egon nahi duen”. 2012an, Printzerriak Ministroen Batzordearen presidentetza hartu zuen beregain, eta jarduerak giza eskubideen eta hezkuntzari buruzkoak izan ziren.

Bestalde, Espainia 1977ko azaroaren 24an sartu zen, eta Ministroen Batzordearen presidente izan zen 2008ko azaro eta 2009ko maiatza artean.

Londreseko Hitzarmena zela eta, 1949ko maiatzaren 5ean sortu zen Europako Kontseilua, Belgika, Danimarka, Frantzia, Italia, Irlanda, Luxemburg, Herbehereak, Norvegia, Suedia eta Erresuma Batuko kanpo arazoetako ministroek sinatuta. Kontseiluaren helburua zen estatuz gaindiko erakundea izatea Europan, bertako printzipio eta ideiak defendatzeko eta lortzeko, eta garapen sozial eta ekonomikoa errazteko.

Lehen neurrietako bat izan zen 1950ean Giza eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Hitzarmena sortzea.

Organikoki, Ministroen Batzordeaz osatuta dago, Idazkaritza batek, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak (47 estatu kideko diputatu eta senatariz osatuta) eta Giza eskubideen Europako Tribunalak lagunduta. 1994tik ezkero, Tokiko eta eskualdeko botereen kongresuak Kontseiluaren tokiko eta eskualdeko dimentsioa ordezkatzen ditu.