Jaulkipen data: 26 apirila 2019

Europa. Aus. Pit-roig

KONTSULTATU TARIFAK

Europa. Aus. Pit-roig

HISTORIA

EUROPA 2019. Aus. Pit-roig

Printzerriko udazkeneko basoetan ibiltariak aurki daitezke. Malezan sartzen dira, txantxangorriaren (Erithacus Rubecula) txiruliru bizi eta alaia entzuten dutela. Aurrealdean, masailetan eta bularrean lumadi laranja bereizgarriarekin apainduta, sabelaldeak tonu grisak ditu, eta gainontzeko gorputzak kolore goibela du. Tamaina txikikoa da, eta lepo motza eta begi handi eta ilunak ditu; horrek guztiak txoritxoari irudi potolo eta nahastezina ematen dio.

Moko motz eta zorrotza du, lurrean haztakatzeko eta oihanpean intsektuak, armiarmak eta zizareak bilatzeko egokia. Neguan baiak eta fruituak jaten ditu.

Baso hezeak nahiago ditu, lurrean oihanpea, goroldioa edo hosto hilak dituztenak. Halere, sastrakadun lorategiak eta parkeak ere gustuko ditu.

Negua amaitutakoan, araldia hasten da. Urtero bi errunaldi izan daitezkee, bost eta sei arrautza izan daitezke errunaldi bakoitzeko. Inkubazioak hamalau egun irauten ditu, eta denbora horretan zehar arrak emea elikatuko du.

Habia apirila eta abuztua bitartean egiten dute, eta horretarako zuhaitz eta hormetako hutsuneak erabiltzen dituzte; goroldio, hosto lehor, belar eta lumaz kuxin txikia eraikitzen dute.

Hegazti territoriala da eta lurraldea trinko babesten du, eta kanpotarrengandik txiruliruz nahiz lumadi mehatxagarriaren kolorearekin babesteko prest dago.

Aldi berean, gizakiarekin lagunkoia denez, nekazaritza eta lorezaintza lanetan edo ibilaldi alaietan lagun bilakatu da.

Anglosaxoniar kulturak eguberrietan zehar miresten du, Eguberrietako zorionetan ohiko protagonista da; garai viktoriarrean postariek uniforme gorria zeramaten eta ohitura honek harreman zuzena du horrekin, postariek Eguberrietan asmo onak ekartzen baitzituzten.

Ricardo Martinezen ilustrazio artistikoa da zigilua, eta bertan, lehen planoan, txantxangorri baten burua agertzen da, eta beste bat hegan, zuhaitz batean pausatu aurretik.