Jaulkipen data: 09 urria 2020

Art Contemporani. Pep Aguareles

KONTSULTATU TARIFAK

Art Contemporani. Pep Aguareles

HISTORIA

ARTEA. ART CONTEMPORANI. Pep Aguareles

2019ko urtarrilaren 20an, Pep Aguareles argazkilari andorratarraren bihotzak taupadak egiteari utzi zion uztekabean. Artista horren ibilbidearen amaiera izan zen; izaera sotil eta sentsibilitate bereziarekin, ikus-entzunezko materialen bidez adierazten zuen bere sena. Argazkien bidez egiten zuen gehienbat, baina bideo-artearekinere uztartzen zuen.

Bere lana zehatzaeta guztiz perfekzionista zen. Xehetasun txikiena ere zaintzen zuen argazkiak ateratzean: esposizioa eta konposizioa zaintzen, argi, distira eta itzalekin jolasten... Horri esker, batzuetan argazki abstraktuak lortzen zituen, piktoralismo kutsukoak, eta bere sentsibilitatea helarazteko gai zen, zentzu poetiko sakona zuten irudien bidez.

Bere obra hainbat alditan saritua izan da, esaterako lehen sariarekin Nit de l’Art ekitaldian 1996an edo Off bilduma onenaren saria Festival Internacional de Fotoperiodismo de Perpignan Visa Pour l’Image jaialdian, 2002an.

Bere bizitzan zehar, hainbat proiektu artistiko zuzendu zituen. Gehienek argazkilaritzarekin zerikusia zuten arren, bideo-artea ere atsegin zuen; esaterako, Paradise Consumer Group, Europako estatu txikien arteko harreman kulturalak sustatzeko xedez. Bere proiektu nabarmenetako bat da Retrats, músics, Andorra, haren ikasle izan ziren Lluís Casahuga, José Otero eta Robert Verdaguerekin batera egina. 2017an burutua, musika eta irudiak uztartzen zituen, musikariei egindako elkarrizketekin.

Andorran jaio zen 1965ean, eta argazkigintza ikasten hasi zen 1983an Institut d’Estudis Fotogràfics de la Generalitat de Catalunya institutuan. Jarraian, publizitate-argazkigintzari heldu zion 1988. eta 1989. urteen artean. Lanean hasi zen Bartzelonako bi argazkilaritza-estudiotan: Jordi Moraguesekin, publizitatea egiten, eta, jarraian, Jordi Blancafortekin, moda-estudio batean.

Andorrara itzultzean, Governeko argazkilari ofiziala izan zen, 1992an L’Escola d’Art del Comú d’Andorra la Vella erakundeko irakasle bilakatu zen arte. 2016tik aurrera, irakaskuntza eta eskolaren zuzendaritza uztartu zituen.