Jaulkipen data: 19 martxoa 2020

Cultura popular. Collar lloper

KONTSULTATU TARIFAK

Cultura popular. Collar lloper

HISTORIA

ANDORRA. KULTURA HERRIKOIA. Collar lloper

Otsoaren edo otsoentzako lepoko, txarrantxa edo karrankla da hitzez hitzeko itzulpena euskaraz. Burdinazko lepokoa da, arantzez estalia, eta artzain-txakurren lepora estutzen da, otsoen eta bestelako harrapakerien erasoen aurka defendatzeko.

Zenbaitetan, larruz egiten ziren lepokook, eta burdinazko puntak txertatzen zitzaizkien txakurraren lepoa babesteko.

Baliteke gizakiak canis lupus etxekotu zuen garaian ere erabili izana lepokoa, abere-lanetan, artaldeak gidatzen eta babesten lagundu ziezaion, baita ehizan ere, ehiztariari harrapakinak bilatu, jarraitu eta harrapatzeko. Lan horietan, gailuren bat ezinbestekoa zen animaliak hil zezaketen piztien erasoetatik babesteko.

Pertsonak eta etxeak babesteagatik ere maitatu izan du gizakiak txakurra, eta, batez ere, eskuzabaltasunez lagun egiteagatik.

Zigiluan burdinaz osorik forjatutako karrankla agertzen da, ulu egiten ari den otsoaren siluetarekin.