Jaulkipen data: 21 urria 2020

Diversitat andorrana. Comunitat xinesa

KONTSULTATU TARIFAK

Diversitat andorrana. Comunitat xinesa

HISTORIA

DIVERSITAT ANDORRANA. Comunitat xinesa

Andorra harrera-herrialdea da, mundu osoko herrialdeetatik datozen migratzaileak ditu eta. Haien artean, komunitate txinatarra da estimatuenetako bat, lanerako duten prestutasunagatik eta Andorrako gizarte nahiz kulturan integratzeko erraztasunagatik.

Berrehun biztanle baino gehiagorekin, ostalaritzan eta Txinako Herri Errepublikan fabrikatutako produktuak inportatzen aritzen dira, gehienbat.

Komunitateak elkarte propio bat ere badu: Associació andorrana d’Amics de Xina. Elkartearen helburua da Andorrako Printzerriaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko harremana garatu eta indartzea hal lan eta merkataritza sektoreetan nola maila kultural eta sozialean.

Jaulkipen honetarako Correosek egindako bloke-orriak Txinako Herri Errepublikaren eta Andorrako Printzerriaren banderak uztartzen ditu bi marra zehiarren bidez, Printzerriaren armarriaren bidez bateratuta. Horren inguruan, herrialde bakoitzeko elementu bereizgarriak agertzen dira.

Txina ordezkatzeko, panda bat, Zeruko Tenplua eta Fu Lehoi edo Lehoi Zaindari Inperial bat agertzen dira. Azken horiei shi ere deitzen zaie eta Hiri Debekatuaren jauregi guneababesten dute. Sagu txiki baten irudiak egutegi txinatarreko urte honi dagokion animalia irudikatzen du.

Andorrako banderan, berriz, basoilar baten burua eta Andorra la Vellako Santa Coloma eliza agertzen dira. Azken horren kanpandorre bereizgarriaAndorrako paisaia menditsua hondoan duela agertzen da.