Jaulkipen data: 29 maiatza 2020

Efemèrides. 50 anys del sufragi universal femeni

KONTSULTATU TARIFAK

Efemèrides. 50 anys del sufragi universal femeni

HISTORIA

URTEURRENAK. Anniversari Sufragi Femení

“Andorrako herriaren behar eta asmo legitimoei jarraiki, uste dugu iritsi dela unea Andorrako emakumeei eskubide politikoak emateko. Kontuan izanda emakumeek Haranetako bizitza sozial eta ekonomikoan geroz eta funtzio garrantzitsuagoa betetzen dutela, errealitate hori ez dator bat emakumeak auzi publikoen kanpo uztearekin”. Printzerriko emakumeen garrantziarekiko aintzatespen horrek ematen zion hasiera 1970eko apirilaren 14ko dekretuari, andorratar emakumeei boto-eskubidea ematen ziena. Dekretu horrekin burutu zen emakumeek gizonekin berdintzearen eta politika arloan gizonen eskubide berdinak izatearen alde egindako bide luzea; izan ere, gizonek sufragio unibertsalaz gozatzen zuten 1933ko iraultzaz geroztik.

Bidea urte batzuk lehenago hasi zen, eta, beste herrialde batzuetan gertatu bezala, Andorran ere izan ziren agintariei presioa egiten zieten emakume antolatuen mugimendu sufragistak, haien eskubide demokratikoak onar zitzaten. Andorran, 1967ko maiatzean, sufragista talde batek dei egin zien gainerako emakumeei erregu bat sina zezaten. Erregua Consell Generalean entregatu nahi zuten, Parlamentuak bozkatzeko nahiz sufragio pasibo bidez aukeratuak izateko eskubidea aitortu ziezaieten. 25 urtetik gorako hirurehun eta hirurogeita hemezortzi emakumek sinatu zuten erregua; soilik adin hartatik aurrera sina zezaketen, legez.

Erregua aurkeztu eta bi handik bi urtera, Consell Generalak dekretu batekin erantzun zuen, hurrengo zehaztapenekin. Hasteko, onartu egiten zuen emakumeek gizonek bezala bozkatzeko eskubidea izatea. Eskubide hori erabiltzeko aukera izan zuten hurrengo hauteskundeetan. Edonola ere, ez zuen onartzen emakumeak Andorrako herriaren ordezkari politikoak izatea. Parlamentuko 1973ko maiatzaren 24ko ohiko bilkurara arte itxaron behar izan zuten; orduan onartu zen herritartasuna zuten andorratar emakumeei eskubide politiko pasiboak ematea.