Jaulkipen data: 08 uztaila 2020

Fulles d arbre. Til ler

KONTSULTATU TARIFAK

Fulles d arbre. Til ler

HISTORIA

FULLES D’ARBRE ORRIA. Til-ler

Kalez kale eta plazaz plaza ibiltzen diren oinezkoei lagunduz, ezkiak nonahi ageri dira gure herri eta hirietan, itzal ederra eskainiz eta haren loreen petalo eta filamentuei darien usain atsegin eta bizia eskainiz.

Ipar hemisferioko eskualde epeletan hazten den zuhaitza da; nahiz eta astiro hazti, 40 metro garai izatera ere irits daiteke. Enborra, berriz, metro bateko diametrorainoa heltzen da. Luzaroan bizi izaten da, badira 900 urteraino iristen diren aleak.

Zuhaitz hostogalkorra da; orri kordiformea izaten du, ertz zerratuarekin. Goiko aldean kolore berde ilunagoa izaten du, eta azpiko aldean, berriz, zilar koloreko berde argia.

Antzinatik ezagutzen dira bere loreen sendagai-propietateak: orri horien infusioarekin egiten da ezki-ura, propietate erlaxagarri, lasaigarri eta lo-eragileak dituen edaria, alegia.

Ezkiarekin hiriak oihandutzean, paisaia-erabilera hartzen da kontuan. Ikusgarria izaten da udazken aldera izaten duen kolore horixka, baita enborrak neguan izaten duen kolorea ere.

Serie filateliko honek markatutako ildoari jarraituz, zigiluak trokel bat du, ezkiaren hostoaren silueta markatuz eta lore bereizgarrien irudia osatuz.