Jaulkipen data: 04 abuztu 2020

Paisatges. Collada dels Meners

KONTSULTATU TARIFAK

Paisatges. Collada dels Meners

HISTORIA

PAISAIAK. PAISATGES. Collada dels Meners

Andorrako Printzerriaren naturak eskaintzen duen paisaia dramatikoenetako bat da Collada dels Meners muinoan ikus daitekeena. Kolore okre eta gorriz apaindutako paisaia da, eremuan dauden oxido ugarien isla. Gizakiek etekina atera izan diote mendeen zehar, hainbat ustiategirekin.

XVII. eta XIX. mendeetan, Andorrako meategi-eremu nagusia izan zen; hasieran, zerupeko ustiategiak erabiltzen zituzten. Beranduago, ordea, lur azpitik erauzten hasi ziren minerala. Bertara iristeko, lurra zulatu behar zen, galeriak sortzeko. Horrela, tunelez eta igarobide estuz betetako sareak sortzen ziren.Batzuetan, sare horiek zabalerako lau metro bider altuerako hiru metroko gune irregularretan amaitzenziren, minerala lortzeko beta kokatzen zentokia. Gaur egun, galerietarako sarbidea bertan behera utzi da segurtasun arrazoiak direla eta. Edonola ere, posible da meatzariek sortutako paisaia artifizialak ikustea galerien sarreretan, udaberrian eta udan lan egiteko erabiltzen zituzten txabola eta arrastoekin. Bost langile gehienez zituzten koadrilatan antolatzen ziren, Ariejako eskualdekoak, gehienbat. 1750ean, zazpi konpainia ari ziren lanean aldi berean.

Collada dels Meners muinoak 2.700 metro baino gehiago ditu, eta Serrera edo Cabaneta mendien tontorren artean, eta Ordino eta Canillo parrokiak mugatzen ditu bere galdorrarekin. Gainera, Ransoll haranerako bidea irekitzen du, Vall de Sorteny parke naturaletik, mendebaldetik.

Zigiluaren motiboak Jordi Soler argazkilariak ateratako argazki bat kopiatzen du, mendiko bidea inguratzen duten muinoekin.