Jaulkipen data: 03 urtarrila 2020

Serie básica. Bandera

KONTSULTATU TARIFAK

Serie básica. Bandera

HISTORIA

Oinarrizko Seriea 2020. Andorrako bandera

Andorrako Printzerriko bandera da Konstituzioak onartutako hiru sinbolo ofizialetako bat, ereserki ofizialarekin eta armarriarekin batera. Ondorioz, aurtengoan ere Oinarrizko serierako zigiluan agertzeko aukeratu dugu.

Zigilu honetan, betiko atzealdean Printzerriko armarri nazionalaren miniatura batzuk gehitu dira, diseinu modernoagoa eta dinamikoagoa izan dezan.

Banderak hiru marra bertikal ditu: urdina, horia eta gorria, hurrenez hurren. Erdian, Printzerriaren armarria dago. Koloreen konbinazioak Frantziako eta Kataluniako koloreak nahasten ditu, 1866an egiten hasi zen moduan.

Aurreko banderak bi kolore zituen: gorria eta horia, Foixeko konderriko eta Kataluniako koloreak, hain zuzen.

Napoleon III.ak eman zion Printzerriari bandera ofiziala. Banderari kolore urdina gehitu zion, Frantziaren subiranotasuna azaltzeko.

1931 eta 1939 artean, banderaren marrak bertikalean edo horizontalean jartzen ziren, bereizketarik gabe. Lehen kasuak Errepublika Frantseseko bandera zirudien; bigarrenak, berriz, Espainiakoa.

1939tik aurrera, marra bertikalak zituen bandera erabiltzen hasi ziren, armarri landuagoarekin. Horrela, antzeko bandera zuten herrialdeengandik ezberdindu zen, kolore berak dituzte eta. 1971n bandera ofizial bihurtu zen.

Azkenik, banderaren egungo formatua onartu zen, 1993an Konstituzioa onartzean eta 1994an Nazio Batuen Erakundean sartzean.