Jaulkipen data: 19 urtarrila 2021

KONTSULTATU TARIFAK

Historia

GERTAERAK. ESDEVENIMENT. Homenatge Covid-19

Inork ezin zuen esan, joan den urtearen hasieran, pandemia batek planeta osoan tragedia zabalduko zuenik, eta ondorioz biztanleak erabat hunkituta geldituko zirenik, orain arte irauten duena. Zorionez, gaur egun badugu itxaropena, ekoizten ari diren txertoei esker.

Izurrite horren eragilea SARS-CoV-2 birusa edo koronabirusa izan da. Tamaina mikroskopikoa izan arren, ikaragarria izan da mundu osoan zabaltzeko erakutsi duen gaitasunagatik, gure gizartea aste gutxitan geldiaraziz, 

eta hiltzeko gaitasunagatik, planeta osoan milioika lagun hil baititu.

Baina pandemiari izena eman dion COVID-19 gaixotasunak lortu egin du gizarteak elkartasuna erakustea birusaren biktimekiko eta gaixotasunaren aurkako borrokan lehen lerroan egon diren eta jarraitzen duten guztienganako. 

Medikuak, erizainak eta osasun-langile guztiak, eta, horiez gain, pandemiak ekarritako hondamendiak ahalik eta gehien gutxitzeko eta gizarteari une zail horiek gainditzen laguntzeko lanean egon ziren talde guztiak. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak, dendetako langileak, botikariak, garbiketa eta garraioko langileak eta posta zerbitzuetakoak, besteak beste.

Jaulkitzen den zigiluak pandemiari aurre egiteko gizarteak egin duen ahalegina omentzen du. Horren ikur dira zigiluaren gai nagusia txalotzen diren eskuak.