Jaulkipen data: 20 urria 2005

25 Aniversario de los Premios Príncipe de Asturias

KONTSULTATU TARIFAK

25 Aniversario de los Premios Príncipe de Asturias

HISTORIA

La Fundación Príncipe de Asturias fue creada mediante acto solemne celebrado el 24 de septiembre de 1980, presidido por Su Alteza Real el Príncipe de Asturias, Heredero de la Corona de España, en presencia de sus padres, Sus Majestades los Reyes. Los Premios Príncipe de Asturias fueron convocados por la Fundación a partir de 1981 y son entregados anualmente por el Príncipe de Asturias, Presidente de Honor de dicha Institución. Príncipe de Asturias.

Asturiasko Printzea Fundazioa 1980. urteko irailaren 24an eginiko ekitaldi ospetsu baten bidez sortu zen, eta Asturiasko Printzea, Espainiako Erregetzaren oinordekoa izan zen buru ekitaldi hartan, beronen gurasoak, Espainiako errege-erreginak bertan zirela. Asturiasko Printzea Sariak Fundazioak antolatzen ditu 1981. urteaz geroztik, eta urtero eman ohi dira Asturiasko Printzearen, Erakunde honetako Ohorezko Presidentearen, eskutik.

Nazioarteko artista, idazle, zientzialari, kirolari, lan-talde eta erakunde sozial eta humanitarioek kulturaren, gizartearen, zientziaren, teknikaren eta gizakiaren esparruan eginiko lana saritzeko sortu ziren sari hauek. Asturiasko Printzea Fundazioak helburutzat hartu zuen bere sari kultural eta zientifikoak munduko garrantzitsuenak izan zitezen. Sariak gizarte-kohesioaren sinbolo dira Espainian, baita, horrez gain, nazioarteko ospearen eta entzutearen erreferente ere, munduaren elitean kokatzen baitute gure herrialdeko kultura.

Orain artean, Oviedoko Campoamor Antzokian eman izan dira sariak. Saritzat ematen dena Joan Miróren eskultura bat, diru-kopuru bat, Fundazioaren ezkutua daraman intsignia eta diploma izan ohi da.

Asturiasko Printzea Sarien 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiek UNESCOren babesa dute. Erakunde honek aitortu egin nahi izan du “Asturiasko Printzea Sariek Gizateriaren Kultur Ondarera eginiko aparteko ekarpena”. Edizio honetan, aurrekoetan bezalaxe, zortzi sailei emango zaizkie sariak: Arteak, Kirolak, Gizarte Zientziak, Komunikazioa eta Humanitateak, Elkartasuna, Nazioarteko Lankidetza, Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa, eta Letrak.

Correos-ek ere bat egin du Asturiasko Printzea Sarien zilarrezko ezteiekin, eta 25. urteurren honetan Fundazioaren intsignia edo logotipoa ez ezik sarituei ematen zaien Miróren eskultura ere erreproduzitzen duen zortzi seiluko plegu txiki bat eman du. Seilu hauek zortzi biñeta aurkezten dituzte, sari-modalitate bakoitzari dagozkion elementuekin.