Jaulkipen data: 01 iraila 2005

DÍA DEL SELLO.- El Cartero

KONTSULTATU TARIFAK

DÍA DEL SELLO.- El Cartero

HISTORIA

Gure herri eta hirietako kaleak korritzen dituzte, posta-erakundearen kolore urdin eta hori ezaugarriak bistan; postariak ditugu, Seiluaren eguna deituriko jaulkipenaren protagonistak. Euren omenez aterako da irailaren 1ean itsasgarri hau.

Postari-lanbideak 1756an du jatorria, Madrilen Postari Nagusiaren Ofizioa sortu eta hiriak zituen hamabi hirialde edo auzoetan banaketa egiteko lehen hamabi postariak izendatu zituztenean. Ordenantzak, irakurtzen eta idazten jakin behar zela ezarri zuen eta banaketa egin beharreko auzoan bertan bizi behar zela. Gainera, entregaturiko gutun bakoitzeko erreal kuarto bat kobratzeko baimena ematen zuen eta gaintasa horren bidez beren ordainsarietarako fondoa sortu zen. Errentako beste langileak ez bezala, postariak ez ziren funtzionarioak eta ez zuten altxor publikotik kobratzen; egoera horrek 200 urte iraun du ia. Madrilen ezarritako araua beste hiri handientzako eredu izan zen eta, pixkanaka, posta-zerbitzuak garatu ahala, postariek probintzia bakoitzerako argitaratu ziren araudietan hainbat eskubide eta betebehar eskuratu zuten. Horrela, beraz, 1861eko Postarien Erregelamenduan, izendatua izateko eduki behar ziren “dohainak” adierazi ziren eta zegokion helbidean entregatutako gutun, plegu edo egunkari bakoitzeko bost zentimoko diru-bilketa ezarri zen. Ordainsariak astean behin jasotzen zituzten. Baldintza horiek ez ziren II. Errepublika iritsi arte aldatu eta, orduan, funtzionario egin zituzten eta altxor publikotik kobratzen hasi ziren. Postari-lanbidea, betidanik gizonezkoei mugatua, emakumezkoei zabaldu zitzaien Espainiako Konstituzioa onartu zenean. 1979an ezarri zen, Posta eta Telekomunikazioetako Kidegoen Legea indarren sartu zenean, espainiar orok har zezakeela parte, sexuarengatiko bereizkeriarik gabe, erakundeko kidegoetan, besteak beste, postarienean; sasoi hartan aldatu zieten izena, Sailkapen eta Banaketako Laguntzaileak deitzeko. Gaur egun, postarien kolektiboan 34.000 baino gehiago dira eta euren figurak enblematikoa izaten jarraitzeaz gain, hiritarrok maite dituzte.