Jaulkipen data: 08 urria 2005

España 2006. Exposición Mundial de Filatelia

KONTSULTATU TARIFAK

España 2006. Exposición Mundial de Filatelia

HISTORIA

Datorren urtean, Malagan ospatuko da Filateliako Munduko Erakusketa. Espainia 2006. Filatelia munduko gertakizun aipagarri hori iragartzeko seilu bat jaulkiko da Filateliako Munduko Erakusketaren logotipoarekin. Diseinua Enrique Jimenez Carrero margolari eta diseinugilearena da eta batez ere, kolore urdina eta horia nabarmentzen dira, biak ere Malaga hiriarekin harremana dutenak eta harekin identifikatzen direnak: itsasoaren urdina eta eguzkiaren hori kolorea. Gainera, bi tonu horiek dira Correosen korporazioko koloreak ere. Elementu ikonografikoei dagokienean, seiluak 06-k (ospakizun urteak) utzitako uhara erakusten du, eta hark sortutako olatuek bi belaontzi dakarzkigute burura. Horrez gain, seiluaren ezkerraldean uhin itxurako lerroak agertzen dira, zigilu-marka ematen dutenak. Filateliako Munduko Erakusketa. Espainia 2006-ri dagokion balioa ere badakar, baita Malaga eta erakusketaren ospakizun egunak ere, urriaren 7tik 13ra bitartekoak, hain zuzen.

Correosek, filateliaren bitartez, bilduma zaletasuna bultzatu nahi du eta kultura zabaldu. Erakusketa honen asmoa da seiluekiko zaletasuna sortu eta bultzatzea. Correosek badaki gizartera heltzeko modurik errazena bertan barneratzea dela. Horregatik, egun batzutan Malagako toki publikoak, kaleak eta plazak erakustoki zabalak bihurtuko dira, non seilua eta filatelia protagonista bihurtuko diren. Horrela bada, Malagako alde zaharrean, adibidez, Konstituzio plazan, Loren plazan, Marinako plazan; Zumardi pasealekuan eta Andaluziako Etorbideko zabalgunean; Marques de Larios eta Alcazabilla kaleetan kristaldun karpa girotuak jarriko dira, baita erakundeetako erakustokiak eta erakustoki komertzialak ere, erakusketa tematiko ezberdinak, Ohorezko Gortea, eta munduan ospe handienetarikoak diren beste bilduma batzuk ere bai. Malagako Espainia 2006. Filateliako Munduko Erakusketak 25.000 metro karratu inguru izango ditu, guztira.