Jaulkipen data: 11 uztaila 2005

IDENTIFICACIÓN DEL RECIÉN NACIDO

KONTSULTATU TARIFAK

IDENTIFICACIÓN DEL RECIÉN NACIDO

HISTORIA

Jaioberriek jaio eta berehala identifikatzeko eskubidea dute eta, hori dela eta, zigilu hau jarri da zirkulazioan. Zigiluaren bidez jaioberrien identifikazioaren garrantziaren berri zabaldu nahi da. Gogoan hartu behar da, gainera, nazioarteko INTERPOL erakundeak (aurten Espainian ezarri zeneko 76. urteurrena da) eta Polizia Nazionalak identifikazio horren alde egin dutela (irudian bien ikurrak ageri dira).

Jaioberrien identifikazioaren xedea euren nortasun juridikoa bermatzea da; horretarako daktiloskopia erabiltzen da. Sistema hori unibertsala da eta beraren funtsa da dermiseko papilek irudi bakan eta berezia inprimatzen dutela pertsona bakoitzaren azalean. Medikuntzako doktore Antonio Garrido-Lestache jaunak berariazko dokumentua diseinatu du horretarako. Dokumentuak hainbat lauki ditu, eta hor erregistratuko dira, umea jaio eta berehala, jaioberriaren eskuineko hatz erakuslearen eta hatz luzearen markak, amaren eskuineko hatz erakuslearen eta erpuruaren markekin batera; horrela, umearen nortasun juridikoa amarekin duen lotura antropologikoaren bidez ezartzen da. Sistema hau beste herrialde batzuetara hedatu da eta beraren bidez ospitaletako identifikazio-arazoak konpontzen dira eta gurasoei euren umeak nortzuk diren jakitea bermatzen zaie, Erregistro Zibileko dokumentuan eta jaio eta berehalako NANean umea beste guztien artean bereizten duen datua —bakarra eta errepikaezina— ezartzen baita. Espainia jaioberrien identifikazioari buruzko legeriaren arloan aurreratuen dauden herrialdeetakoa da, eta NBEren Biltzar Nagusiak 1989an onetsitako Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritako nazioarteko itun guztiak betetzen ditu. 1995eko apirilaren 7an, Madrilgo Erkidegoaren Aldizkarian Haurren eta Nerabeen Eskubideen Bermeen Legea argitaratu zen. Lege horretako 11. artikuluan haur guztien eskubide hau bildu da: “jaio eta berehala, metodo aurreratuenak eta zehatzenak erabilita, zuzen identifikatzeko eskubidea: haurra jaio ondoren haur horren nortasunaren agiria emango zaio aitari edo amak adierazten duen pertsonari”. Geroztik, zentro publikoetan aplikatu beharreko arau hori gainerako autonomia erkidegoetara hedatu zen.