Jaulkipen data: 24 urria 2005

Para los jóvenes.- Al filo de lo imposible.

KONTSULTATU TARIFAK

Para los jóvenes.- Al filo de lo imposible.

HISTORIA

Duela 20 urte baino gehiago ekin zion Al Filo de lo Imposible dokumental-sailak bere ibilbideari Televisión Españolan, Lur planetako tokirik ezkutuenak eta miatu gabeenak guregana helarazteko. Gaur, filateliak bat egiten du programa horrekin, TVEren historiako sarituenetako batekin, miniplegu baten jaulkipenarekin –posta-baliorik gabeko sei seiluk eta sei binetak osatzen dute–, saileko protagonistek eurek bizitako eta filmaturiko eszenak erakusten dituztenak.

Arriskua, abentura eta kirola maite dituen profesional-talde bat osatzen dute, eta, ahaleginez eta adorez, ipuinetakoak diruditen eta beste modu batean pentsaezinak diren balentriak biziarazten dizkigute telebistako pantailaren bidez. Sebastián Álvaroren gidaritzapean, Al Filo-ko taldeak sei kontinenteak korritu ditu, haietako azkena Antartika, eta euren esperientziak ikuspegi dibulgatzaile batetik kontatzen dizkigute, ahalegin fisikoa paisaien edertasunarekin eta irudien ikusgarritasunarekin uztatuz. Zuzenean ikusi genituen Everest mitikoaren gailurra oxigenorik gabe zapaltzen; K2 mendia eskalatu dute, planetako bigarren mendirik altuena eta askoren ustez igotzen zailena, haren isurialde guztietatik; Annapurna mendia eta Antartikako mendi jelatuak ere igo dituzte; izen horiek Geografiako liburuetatik atereak dirudite, baina duten handitasun osoan begietsi ahal izan ditugu gure etxeetatik. Zerrenda horri, beste hauek ere erantsi behar zaizkio: Cerro Torre, Andeetan; Cook mendia, Zeelanda Berrian; Aconcagua, Amerikan, eta Kilimanjaro, Afrikan. Baina, laburpen gisa, aski da esatea 8.000 metroko garaiera gainditzen duten munduko 12 tontorrik altuenak zapaldu dituztela. Mendi horiek menderatzeaz gain, Yarlung Tsangpo arroila ezezaguna (Himalaiako ekialdeko muturrean), Txinako Taklamakan basamortua eta Tibeteko herrixka zahar-bitxi batzuk esploratu dituzte. Filatelia-jaulkipeneko protagonistak Himalaiako Mustang erreinu debekatuan eta Bhutan erreinuan sartu dira. Euren zeharkaldi izoztuetan Ipar Polotik (Kanadan) eta Hego Amerikako izotz patagonikotik pasatu dira. Baloiz zeharkatu dute Andeetako mendikatea, eta parapentez eta delta hegalez bota dituzte euren buruak planetako sumendirik altuenetako batzuetatik, hala nola Villarrica, Popocatepetl edo Strombolitik. Zoritxarrez, protagonistetako batzuk betiko geratu ziren bidean; baina telebista-programaren edertasuna eta ikusgarritasuna ukaezinak dira.