Jaulkipen data: 14 otsaila 2005

PARA LOS NIÑOS. CANCIONES Y CUENTOS POPULARES

KONTSULTATU TARIFAK

PARA LOS NIÑOS. CANCIONES Y CUENTOS POPULARES

HISTORIA

Sehaska-kantek, otoitzek, jokoek, ipuinek, asmakizunek eta gabon-kantek, gurasoengandik seme-alabengana zuzenean transmititzen ari den ahozko herri ondare aberatsa osatzen dute, luzaroan iraunez eta haur-folklorearen inguruan izugarrizko ondarea sorraraziz. Ondare horri esker belaunaldi askok kantatzen, irakurtzen, errezitatzen eta idazten ikasi zuten. Ahozko transmisioari, folkloristei, berriemaileei eta biltzaileei esker tradizioak bizirik dirau. Errezitatzeko berezko musikaltasunagatik, grazia dutelako eta ikasten errazak direlako, konposizio lirikoek jarraitzaile asko dituzte haurren artean, eta horrenbestez, ez dute galtzeko arriskurik. Galduko ez ote ziren kezka hori ere bazuten XVII. mendetik folklore poetikoa bildu eta aztertzen hasi ziren aditu haiek.Ezin dugu ahaztu, musikak haurren jokoen zati izan behar duela. Letrekin lotutako erritmoak asko laguntzen dio haurrari lengoaia-arloan trebetasuna garatzen. Frogatuta dago haur-kantek belaunaldiak lotzen dituztela. Izan ere, haurrek, eskolan ikasitako kantak etxera ekartzean, gurasoekin batera kantatzen amaitzen dute. Era berean, haur-ipuinak haurrarentzako oso lagungarriak dira, ez baitago haren irudimena eta fantasia lantzeko ipuinak baino gauza hoberik. Kantek belaunaldiak lotzen dituztela esan badugu, haurrari ipuina irakurriz gero, helduak haurraren konfiantza, konplizitatea eta partaidetza lortuko ditu. Ipuinak irakurriz, haurraren irudimena bultzatzen eta afektibitate-loturak sortzen ari gara.Correos-ek eta filateliak, Haurrentzako. Herri-kantak eta -ipuinak izeneko zortzi seiluko koaderno txiki honen bidez, herri-kanta eta -ipuin ezagunenak gogoratu nahi dituzte. Kanta eta ipuin horiei esker helduek, ahaztutako oroimenak berreskuratuko dituzte, eta gazteei eta haurrei berriz interesa eragingo diete; zenbait kasutan gainera, errezitatu ere egingo dituzte. Hori horrela izango da, koaderno txiki horretan zenbait kantaren – Los pollitos, Para entrar en clase, Al levantar una lancha, El patio de mi casa eta Estaba la pájara pinta–, Aquí te espero parrastadaren, Cuatro esquinitas otoitzaren eta Pero mira cómo beben gabon-kantaren letrak agertzen baitira. 0,28, 0,53 eta 0,78 euroko seiluak ederki ilustratu ditu Raquel Fariñas margolariak. Artista honek, xehetasun eta kolore asko erabiliz, gaia, bere estiloarekin, irudikatze bakuntasun zalea erabiliz interpretatu du.