Jaulkipen data: 09 maiatza 2005

Patrimonio Nacional.- Abanicos

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Nacional.- Abanicos

HISTORIA

Erabiltzen duenari haize freskoa emateaz gain, historian zehar, abanikoak mezuak bidaltzeko ere erabili izan dira, komunikatzeko modu ezberdinak eskaintzen baitizkigute. Izan ere, abanikoarekin egindako mugimendu bakoitzak badu bere esanahia, eta, garai baten, kode sekretua osatzen duten mugimendu horietaz baliatzen ziren elkar ulertzeko amoranteak, lagunak eta harpiak. Baina abanikoak arte-kreazioaren euskarri ere izan daitezke. Arte aplikatuetan izan ditzaketen garrantziaz, edertasunaz eta barietateaz ohartzeko, Correosek oraingo honetan atera dituen hiru seilu hauei begiratzea baino ez dago.

Ondare Nazionala 2005 serieari dagozkion abanikoen artean bat XVIII. mendekoa da. Gaia kostunbrista da eta Madrilgo hiri-irudiak jasotzen ditu. Madrilgo Palacio Realeko bildumako da. Beste biak, ordea, Aranjuezeko Palacio Realeko funtsetakoak dira, Haietatik bat XVIII. mendekoa da eta eszena mitologikoekin dago dekoratuta, ninfa, amodio txiki eta faunoekin. Bestea, XIX. mendekoa da eta lora eta girlandakin dago dekoratuta. Hirurak dira tolesgarriak, tipologiaren arabera, sagu-zaharren edo “komori”-en hegoak imitatzen baitituzte (horrela ikusi zituen, gutxienez, K.o. VII. mendeko fabrikatzaile japoniar batek). Horrela deitutakoen ezaugarri guztiak eta egitura dituzte: oihala (oihal margotua edo dekoratua, parpaila eta seta), bazterkia, fuente, ziriak gida, guarda, boleta begia eta erpuru-babesa. Garaiko artisau ospetsuek eskuz margotutakoak dira. Abaniko tolesgarria XVI. mendean agertu zen lehenbizikoz Espainian eta mende horretan agertuko dira hemengo lehen abanikogileak. Hala ere, XVI. mendean eta ondorengoetan ere, Italiatik eta Frantziatik ekartzen ziren abanikoen kopurua handia zen eta azkenean, 1679an, Carlos II erregeak haiek inportatzea mugatu egin zuen. Jakin badakigu XVIII. mendean Madrilen hainbat artisau abanikogile zegoela nahiz eta Valentzia finkatu produktu horren ekoizle nagusi. Horrela bada, 1802an Valentzian leku hartu zuen Abanikoen Errege Fabrikak. Orduz geroztik, Valentzian, Aldayan eta Godellan kokatzen dira abanikogile garrantzitsuenak. Erabilera alde batera utzita, abanikoak, tresna hauskorrak izanik ere, emakumezkoen janzkeran ezinbesteko osagarri bihurtu dira, baita sedukzio, edertasun eta arazeria tresna ere eta dotoretasun sinbolo erregetza eta aristokraziako emakumeen artean. Haien erabilera asko hedatu zen Europa osoan XVII. eta XVIII. mendeetan. Gaur egun ordea, antzinako abanikoak bilduma-gai bihurtu dira eta egungoak bete betean dihardute.