Jaulkipen data: 03 urtarrila 2005

SELLOS AUTOADHESIVOS

KONTSULTATU TARIFAK

SELLOS AUTOADHESIVOS

HISTORIA

Zirkulazioan ipini dira zirkuaren gaia hartuduten zortzi zigilu itsaskor, A tarifakoak (20 gramo bitarte dituzten gutunnormalizatuak Espainiako beste toki batera bidaltzeko balio duen tarifa).Trapezistak, malabaristak, akrobatak,pailazoak, animalia hezleak... guztia kabitzen da zirkuaren munduliluragarrian; mendez mende berdin haurrak eta nagusiak erakarri dituenikuskizun bikain horretan. Antzinako Erromako garaietan ere, zirkuakdibertimenduaren zeregina betetzen zuen. Han izaten ziren zaldi lasterketak,gladiadoreen norgehiagokak eta animaliekiko borrokak. Baina zirku modernoa,gaur egun ezagutzen dugun eran, Ingalaterran jaio zen, XVIII. mendearenbukaeran, Philip Astley ren eskutik. Zaldiketako ariketak, itzalantzerkiak eta akrobazia jokoak egiten zituzten. Urte batzuk geroago, H. Baileyestatubatuarrak sartu zituen zirkuko saioetan animalia heziak, akrobatak,funanbulistak eta abar eta abar, betiere ikuskizun horren bereizgarri denolanaren pean.

Zigiluetan, Manolo Élices margolariarenobren kopiak ageri dira. Salamancako Valdecarros herrian jaio zen, 1934an.Artean haurra zela, Bejar era joan zen, eta han hasi zenmargolaritzan. Gero Madrila joan zen, eta han publizitateko diseinuan lanegiten hasi zen. 1966az geroztik, bi jardueretan aritu da. Zigiluak kolorez etabizitasunez beteak ageri zaizkigu, eta zirkuaren munduko hainbat alderdijasotzen dute, adibidez: Atsedenaldia; Madame Lis; Cristel bikotea; Tonysanaiak; Fani eta Tini; Konis, sokaren gainean; Silis troupe a; etaSua zeriola. Agiriaren azalean, Bi eta bi bizikleta obraren irudia agerida.