Jaulkipen data: 26 urtarrila 2005

VALORES CÍVICOS

KONTSULTATU TARIFAK

VALORES CÍVICOS

HISTORIA

Balio Zibikoak delako serie bat plazaratu da bi seilu berezi dituela atxikita, Bide Segurtasunari bata eta Odol Emateari bestea.Bide Segurtasunak berdin inplikatzen ditu herritarrak eta Administrazioa, eta gizartean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Arrazoi horregatik, Administrazioak istripuen prebentziorako ahal diren neurri guztiak hartu behar ditu: batetik, behar diren azpiegiturak egokitu eta komunikabideak hobetu eta, bestetik, herritarrentzako bide-heziketako programak baliatu. Informazio-kanpainek alkohol-kontsumo, logura, abiadura eta aurreratze desegokien ondoriozko arrisku larriak gogorarazten dituzte, baita hainbat alderdik duten garrantzia nabarmendu ere, adibidez, arduraz gidatzeak, arauak eta seinaleak errespetatzeak, ibilgailua egoera onean mantentzeak eta zaurituei laguntza emateak, besteak beste. Hala ere, gizarte osoa, oinezko zein gidari, jabetu behar da bide-segurtasunaren esanahiaz, baita bide publikoetan portaera zuzena izateaz ere. Ardura guztiona da eta hori da orain plazaratutako seiluaren bidez helarazi nahi den mezua.

Odol Ematea irabazi asmorik gabeko eta norberaren gogozko ekintza da, eta bizitzak salbatzen zein gaixoen osasuna hobetzen laguntzen du. Odola ondasun urria eta ezinbestekoa da giza gorputzarentzat eta, horrenbestez, odol emateak botere publikoen babespeko gizarte-dimentsioa eta dimentsio zibikoa hartzen du. Espainia da, hain zuzen, odol-ematearen inguruko legedi gaurkotuena duen herrialdeetako bat; izan ere, batetik, gaixoei sartu beharreko odolari buruzko segurtasuna eta kalitatea eskaintzen du eta, bestetik, emaileentzako bermea. Odol gutxi dago eta munduan behar handia; ondorioz, odol artifiziala lortzeko ikerketak egiten dira etengabe, baina orain artean ez da lortu ordezkatzeko produktu kimikorik.Seiluan Osasun Ministerioak Munduko Odol Emaileen Egunean erabilitako logotipoa irudikatzen da (Osasunaren Munduko Erakundeak 2004ko ekainaren 14an ezarri zuen).