Jaulkipen data: 14 urria 2006

AMÉRICA UPAEP

KONTSULTATU TARIFAK

AMÉRICA UPAEP

HISTORIA

Amerika, Espainia eta Portugaleko Posta Batasuneko herrialde kideek (UPAEP) urtero jartzen dute zirkulazioan gai komuneko seilu bat, eta aurtengo gaia Energia aurreztea da. Gai horren bidez, gizarteari jakinarazi nahi zaio energia-iturriak agortzen ari direla, energia aurreztu behar dela eta energia berriztagarri berriak bilatu eta sustatu behar direla.

Gaur egungo energia-eredua, erregai fosiletan oinarritutakoa, agortzen ari da, eta energia berriak deiturikoek eragin mugatua dute oraindik. Hortaz, oso urrun ez dagoen etorkizunean, baliteke egungo energia-baliabideak nahikoak ez izatea gizateriak behar duen jarduera-mailari eusteko. Hori dela-eta, energia aurrezteko dei orokorra egiten zaio, bai pertsona bakoitzari, bai komunitateari, leku guztietan aplikatzekoa: etxean, lantokietan, ibilgailu partikularrak eta garraiobide publikoak zentzuz erabiltzen, eta eguneroko beste edozein jardueratan.

Energia aurreztearekin batera, energiaren eraginkortasuna ere bultzatu behar da. Hau da, teknologiaren etekin handiagoa lortzea eta CO2-aren eta berotegi-efektuko beste gas batzuen isuriak gutxitzea, horrela kutsadurari eta planeta berotzeari aurre egiten baitzaio. Izan ere, gizartea gero eta kezkatuago dago arazo horrekin.

Energia berriztagarrien edo alternatiboen alor berriak ikertu eta garatu egin behar dira, erregai tradizionalen erreserba mugatuei (ikatza eta petrolioa) aurre egiteko. Eguzki-, haize- eta ur-energia eta biomasa energia-iturri berriak dira, gutxiago kutsatzen dute eta gehiago errespetatzen dute ingurumena. Energia horiek aipatu nahi dira seilu honetan, UPAEPeko herrialdeek aukeratu duten gai komuna, hain zuzen ere.