Jaulkipen data: 31 urtarrila 2006

ÁRBOLES MONUMENTALES.- Ciprés de La Anunciada

KONTSULTATU TARIFAK

ÁRBOLES MONUMENTALES.- Ciprés de La Anunciada

HISTORIA

La Terrona de Zarza de Montanchez artearen (Caceres) eta Madrilgo Erretiro parkeko ahuehuetearen posta-zigiluak jaurtiki ondoren –bata eta bestea zuhaitz monumental gisa katalogatuak-, seriea aberasten da beste zuhaitz eder bati eskainitako posta-zigilu berriarekin: La Anunciada izeneko altzifrea, Leongo Villafranca del Bierzon dagoen izen bereko komentuan kokatua. Posta-zigiluaren jaurtiketa bat dator zuhaitz enblematiko honen laugarren mendeurrenarekin. La Anunciada altzifrea Santa Klararen Ordenaren monasterioko lursailetan dago, eta bertatik inguruko gertakari historikoen lekuko izan da Toledoko Pedro jaunak, Villafrancako bosgarren markes eta Napoleseko erregeordeak, 1606an sortu zuenetik ia. Komentu horretan sartu zen haren alaba Toledoko Maria anderea, ahozko tradizioaren arabera, altzifrea landatu zuena. Zuhaitza, baratzearen goialdetik, mugarri da paisaian berari esker monasterioa aurkitzea errazagoa baita. Altzifrea erreferente kultural argia da bai Bierzoko auzokoentzat, bai Done Jakueren bidea hartzen dutenentzat. Altzifrea 40 metro altu da eta enborrak 1,55 m-ko diametroa dauka. Beraz, Espainiako lurraldean zuhaitz altuenetakoa izanik, ondo merezita dauka zuhaitz monumentala deitzea. Kontserbazioari dagokionez, La Anunciada altzifrea azken hamarkadetan zenbait gaitzek jota dago, batez ere, onddo eta eltxo patogenoengatik, eta bigarren eta hirugarren mailako ardatzak apurtu izanagatik. Neurri batean gaitz horiek konpontzen ari dira izurriteen aurkako tratamendu fitosanitarioak erabilita. Kontserbazioak zuhaitz eder honen bizi-baldintzak hobetzea eta biziraupena berritzea du xede, eta aditu ospetsuen aholkularitza duten erakunde batzuek batera jardutearen ondorio da.