Jaulkipen data: 06 uztaila 2006

ARQUEOLOGÍA

KONTSULTATU TARIFAK

ARQUEOLOGÍA

HISTORIA

Eginik da Correosek Arkeologia sailari eskainitako igorpena. Sail hau hiru seiluk osatzen dute, eta eremu arkeologiko bana irudikatzen dute: Millaresko aztarnategia (Almería), L´Alcúdiako aztarnategia edo Iliciko hondakinak (Elx, Alacant) eta el Guerrer de Moixent (Valentzia). Los Millaresi dagokion seiluak aztarnategiaren airetiko ikuspegia erreproduzitzen du; L´Alcúdiari dagokionak, berriz, edalontzi zeramiko baten dekorazioaren zati den eszena baten balioa erakusten du; eta, azkenik, Moixent-i (Mogente) eskainitakoak Guerrer izeneko iberiar eskultura baten erreprodukzioa erakusten du.

Los Millaresi Europan aurkitutako Kobre Aroko arkeologia-aztarnategirik garrantzitsuena dela irizten zaio. Arkeologia-hondakin hauek Mondujarko Santa Fe eta Gador udalerrien artean kokaturik daude, Almerían. Los Millares garatu izana, neolitikoan nekazaritzak eta abeltzaintzak izaniko goraldiari zor zaio. Herrixka hau lau babes-lerrok eta hamahiru gotorleku aurreratuk osatzen dute. Nekropoli bat ere badu, ehunen bat hilobi megalitikorekin. Seiluak 0,29 € balio du

L´Alcúdia aztarnategia edo Iliciko hondakinak Elx hiritik gertu kokaturik daude. Hau ere Iberiar Penintsulako aztarnategirik garrantzitsuenetako bat da. Hondakin hauetan, izan ere, Elxeko Damaren eskultura magistral eta ospetsua aurkitu zen. Ilici hirian Brontze Aroko hondakinak daude, hain justu ere, honako aldietakoak; iberiarra, iberiar-punikoa, helenistikoa, erromatarra, bizantziarra eta bisigodoa. Seiluan agertzen den eszena iberiar kulturaren adierazgarri da, eta 0,57 € balio du.

Guerrer de Moixent-en irudia Penintsulako eskultura iberiarraren, eta batik bat, valentziarraren piezarik adierazgarrienetako eta balioetsienetako bat da. Estatuatxoak gudari bat irudikatzen du zaldi gainean, eta Ka-ko IV-III. mendeen artean egin zen. Brontzezkoa da eta 77 cm neurtzen du. Pieza bikain hau Bastida de les Alcuses herri iberiarrean aurkitu zuten, Moixent udalerrian. Gudaria Valentziako Historiaurreko Museoko fondoetako bat da. Irudikatzen duen seiluak 0,78€ko posta-balioa du.