Jaulkipen data: 02 urria 2006

CAMPEONES DEL MUNDO DE BALONCESTO 2006

KONTSULTATU TARIFAK

CAMPEONES DEL MUNDO DE BALONCESTO 2006

HISTORIA

Correos-ek bloke-orri bat eskaini dio Espainiako Saskibaloi-Selekzioari, duela gutxi 2006ko Munduko Txapelketa irabazi baitute Japonian. Bloke-orrian, saskibaloi-taldeko jokalari guztiak eta entrenatzailea, José Vicente Pepu, azaltzen dira. Zigiluak (0,29 euro) kirol hori gogorarazten duten irudiak ditu.

Japonian, abuztuaren 19tik irailaren 3ra jokatutako XV. Munduko Saskibaloi-Txapelketan, 56 taldek parte hartu zuten, eta azken fasean, 24 selekziok. Guztien artean, Espainia izan zen garaile, gure Gizonezkoen Saskibaloi-Selekzioak Greziari irabazi zion, Eurobasketeko iazko txapeldunari, alegia. Espainiak eta bere saskibaloi-taldeak, garaipen horren bidez, Espainiako saskibaloiaren historiako gertaerarik bikainena lortu dute. Gure selekzioak urrezko domina irabazi du, Serbiari (2002ko munduko txapelduna), Lituaniari (2003ko Europako txapelduna), Argentinari (2004ko txapeldun olinpiarra) eta Greziari (2005eko Europako txapelduna) irabazi ondoren. Japonian 2006an jokatutako XV. Munduko Saskibaloi-Txapelketaren podiumeko urrezko domina Espainiak lortu zuen, zilarrezkoa Greziak eta brontzezkoa Ameriketako Estatu Batuek. Espainiako Selekzioaren partaideak, José Vicente Pepuren gidaritzapean, honako hauek izan ziren: José Manuel Calderón, Carlos Cabezas eta Sergio Rodríguez (baseak); Juan Carlos Navarro, Rudy Fernández eta Berni Rodríguez (eskoltak); Carlos Jiménez eta Álex Mumbrú (hegalak); eta Pau Gasol, Felipe Reyes, Marc Gasol eta Jorge Garbajosa (pibotak). Gure selekzioko kideek, 2006ko munduko txapeldunak izan ondoren, Kirolen Asturiasko Printze sari entzutetsua lortu dute, talde-espiritu eredugarria izan dutelako, zailtasunak gainditu dituztelako eta selekzioak gizarteari transmititu dion kirolaren balioekiko konpromisoa erakutsi dutelako. Gainera, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak (FIBA) Pau Gasol Txapelketako Jokalari Onena (MVP) izendatu du, eta haren taldekide Jorge Garbajosarekin batera, Boskote idealeko partaideak dira, Emanuel Ginóbili argentinarrarekin, Theodoros Papaloukas grekoarekin eta Carmelo Anthony estatubatuarrarekin batera. Espainiako Saskibaloi Selekzioak lehen aldiz lortu du urrezko domina nazioarteko txapelketa handi batean, eta, beraz, bere historiako garaipenik handiena ere bai. Gainera, garaipen horrek Espainiako saskibaloiaren egungo egoera bikaina berresten du.