Jaulkipen data: 08 iraila 2006

CASTILLOS 2006

KONTSULTATU TARIFAK

CASTILLOS 2006

HISTORIA

Gazteluak sailaren jaulkipen berri hau, bi seiluren bitartez, Baños de la Encina (Jaen) eta Torroella de Montgríkoak (Girona) ezagutarazteaz arduratzen da. Lehenengotik, atzeko fatxadaren perspektibako irudi bat eskaintzen da, multzo harresidunaren ikuspegi horretatik, gazteluaren hamalau dorre almenadunetatik zortzi nabarmenduz, eta haien artean, omenaldikoa gailentzen da altueran; bigarrenetik, berriz, airetiko argazki ba eskaintzen da, non gazteluaren oinplano karratua antzematen den. Haren oinarritik, angeluetan kokaturiko lau dorre zirkular altxatzen dira zerurantz.

Baños de la Encina herria Jaen probintziako ipar-mendebaldean dago kokaturik. Gotorleku bikain bat dauka, itsasontzi-formakoa eta muino bat menderatuz. Al-Hakanek eraikiarazi zuen 968. urtean. Historiaren gorabeherak zirela eta, Erdi Aroan zehar, batzuetan kristauen eskuetan egon zen eta beste batzuetan musulmanen eskuetan, harik eta Fernando III.a Santuak behin betiko konkistatu zuen arte, 1225. urtean. Gaztelua, arrautza-formako oinplanokoa, pezoz eraikia dago, nahiz eta omenaldiko dorrea, errekonkistaren ondoren eraikia (XIV eta XV. mendeen artean), harlanduxkaz egina dagoen. Gotorlekuak Monumentu Historiko Artistikoaren izendapena lortu zuen 1931n, eta Multzo Historikoarena, 1969an.

Muino bat menderatuz, Ter ibaiaren ondoan, herriaren iparraldean eta Girona probintziaren ipar-ekialdean, Torroela de Montgríko gaztelua aurkitzen dugu. 1294. urtean du jatorria. Gotorleku hau, lau angeluko oinplanokoa eta lau izkinetan dorre bana kokaturik daukana, Jakue II.ak eraikiarazi zuen harlanduz. Beste gaztelu batzuek ez bezala, ez dauka omenaldiko dorrerik. Torroella familiaren eskupe feudalean egon zen. Eraikitze-osagaietan, erromanikotik gotikorako igarobidearen eragina antzematen da. Lan hau, handientsutasun handikoa, hainbat leiho eta saieterez apaintzen da, eta haiek, lanaren monotonia arkitektonikoa hausteaz gain, dekorazio-osagai gisa ere erabiltzen ditu.