Jaulkipen data: 20 uztaila 2006

CENTENARIOS

KONTSULTATU TARIFAK

CENTENARIOS

HISTORIA

Mendeurrenak serieko igorpen hau bi seiluk osatzen du, eta Benavides de Órbigoko (Leon) Merkatuaren VII. mendeurrena eta Aragoiko eta Kataluniako Ubidearen I. mendeurrena ospatzeko eginak dira. Benavides de Órbigoko Ostegunetako Merkatuak arian emaniko 700 urteak oroitzeko eginiko seiluak Mendeurrenaren logoa erreproduzitzen du; arkupeei buruzko motiboa. Aragoiko eta Kataluniako Ubidearen 100 urteak oroitzen dituenak, berriz, Sosa ibaiko sifoiaren ikuspegia erakusten du.

1306ko abuztuaren 28an, Fernando IV.ena erregeak ostegunero merkatu frankoa egiteko pribilegioa eskaini zion Juan Alfonso de Benavidesi, Benavides de Órbigo Hiribilduko jaunari, menpeko gisa eskaini zizkion zerbitzuengatik. Orduz geroztik zazpi mendez egin izan da, etenik gabe, Plaza Nagusiko arkupeetan. Ostegunetako Merkatua, tradizionalki deitzen duten bezala, Benavides hiribilduaren garapen ekonomiko eta sozialerako eragile izan da, baita Ribera del Órbigo osatzen duten gainerako udalerrietarako ere. Honela, Carrizo de la Ribera, Cimanes del Tejar, Hospital de Órbigo, Llamas de la Ribera, Santa Marina del Rey, Turcia, Villarejo eta Villares de Órbigo udalerriak Benavideseko Ostegunetako Merkatuak 700 urte hauetan izan duen merkataritza-goraldiaz baliatu dira.

1906ko martxoaren 2an Aragoiko eta Kataluniako Ubidea jarri zen abian. Hau eraiki eta abian jarri izana elementu eragile garrantzitsua da Huescako eta Lleidako probintzietako ureztatze-eremu zabaletan nekazaritza-, abeltzaintza- eta industria-jarduerak garatzeko. Ubidea eraikitzeko ideia Carlos V.enaren garaian sortu bazen ere, 1876. urteko azaroaren 17an Alfontso XII.enak sinatutako Errege Dekretu baten ildotik eman zitzaion Aragoiko eta Kataluniako Ubidearen izena. Hainbat urtez atzeratu ostean, Estatuak 1896. urtean hartu zuen aipaturikoa eraikitzeko ardura. Alfontso XIII.ena izan zen, artean amaitzeke zegoela, urak Sosa ibaiko sifoiaren hodi bikietatik iragaiteko iraganbidea inauguratu zuena 1906an. Urte hartan, Ubideak 70 Km-ko hoditeria zuen eraikita; gainera, Pererako akueduktua ere sorturik zen, baita Ureztatzaileen Elkartea osaturik ere. 1970. urtean Loturako ubidea inauguratu zen, eta Éserako urak lotu zituen Noguerarekin Coll de Foix-en. Ubideak, gaur egun, 124 Km-ko luzera du, eta gehitu egin behar zaizkio Zaidín ubidearen beste 47Km eta ubide Nagusitik ateratzen diren hamahiru erretenen beste 78 Km.