Jaulkipen data: 13 uztaila 2006

CIENCIAS DE LA TIERRA Y DEL UNIVERSO

KONTSULTATU TARIFAK

CIENCIAS DE LA TIERRA Y DEL UNIVERSO

HISTORIA

Aurten Lur eta Unibertso Zientziak deritzan igorpen berri bati emango zaio hasiera. Horretarako, bi seilu jarriko dira zirkulazioan: Bulkanologia eta Sismologia batetik, eta Kartografia Eratorria. Toledo bestetik.

Bulkanologiak sumendiak zein horiei loturiko fenomenoak aztertzen ditu, eta Sismologiak lurrazaleko mugimendu zakarrak, hots, lurrikarak edo itsasikarak (itsasertzean edo itsaso sakonean gertatzen ote diren). Espainiak ez du naturako bi fenomeno hauen eragin handirik jasaten, baina badira itzalitako sumendiak, eta datu interesgarriak eskaintzen dituzte Lurra osatzen hasi zen garaiei buruz. Sumendi aktiborik ezagunenak Kanariar Uharteetan daude kokatuta, eta 1971. urtean gertatu zen azken erupzioa Teneguía sumendian, La Palma uhartean. Gure herrialdean, Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) zeregina da, besteren artean, “lurralde nazionaleko sumendi-jarduera behatzea, zaintzea eta horren inguruko argibideak ematea, baita beroni loturiko arriskuak zehaztea ere”. Zeregin hauek betetzeko, fenomeno sismikoak, geodesikoak eta geofisikoak hautemateko zein neurtzeko tresneria dute. Tresna hauek, gainera, sumendien jarduera aurreikusteko eta deskribatzeko ahalmena dute. Seiluan Teneguía sumendiaren azken erupzioa eta sismograma bat erreproduzitzen dira.

Kartografia, berriz, mapa geografikoak aztertzean zein horiek gauzatzeko artean eta zientzian datza. Herri primitiboek ere halako zehaztasunez irudikatu zituzten elementu geografikoak, baita zein tokitan ibili ohi ziren ere. Jakina da, halaber, gizateriaren historian zehar Lurra planetaren irudia deskribatu nahi izan dela zehatz-mehatz zientzialarien, aurkitzaileen, itsasgizonen eta militarren laguntzaz. 1986. urtean Kartografiaren ordenamenduari buruzko legea atera zen. Lege honek kartografia-ekoizpen ofiziala arautzen du. Kartografia oinarrizkoa, eratorria eta gaikakoa izan daiteke, eta eratorria “aurretikako oinarrizko kartografian baden informazio topografikoa gehitzean edo orokortzean oinarritutako prozesuen bidez osatzen da”. Aurreko atalean bezala, Institutu Geografiko Nazionalak du eskumen hauek zaintzeko ardura. Mapa batean lurralde nazional osoa hartzen duen 1:200.000 eskala ikusten dugunean, mapako zentimetro batean lurraldearen 200.000 cm irudikatzen dituela esan nahi du, hots, 2km. Seiluan Probintzia Multzoak serieko mapa eratorri bat agertzen da, zehazki esateko, Toledokoa.