Jaulkipen data: 22 martxoa 2006

DEPORTES. Al filo de lo imposible

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTES. Al filo de lo imposible

HISTORIA

Bigarren urtez jarraian, Espainiako Telebistako Al Filo de lo Imposible programak sei zigilu eta sei marrazkiz osatutako argitalpenaren protagonismoa eskuratu du (ez dute posta baliorik). Argitalpen hori Kirolak izeneko sortaren baitakoa da, eta hainbat irudi ageri dira bertan, programako protagonistek hartutako irudiak eta berariaz guri emandakoak, plegu txiki hau osatzeko. Talde-lana, solidaritatea, arriskua eta abentura oinarri hartuta, Al filo de lo imposible programak gure planetan oraindik aztertzeko geratzen diren lekuak ikertzen jarraitzen du. Telebistako programa orain dela hogei urte baino gehiago hasi ziren pantailaratzen telebista publikoan, eta beren dokumentalei esker, munduko hainbat lekutako bazter harrigarri eta ikusgarrienez gozatzeko aukera izan dugu. Sebastian Álvaro da programaren zuzendaria, eta dioenez, bizitza ulertzeko beste modu baten berri eman nahi digute “Al Filo de lo Imposible”ren bidez. Hori dela eta, ezagutu dituzten leku, pertsona eta kulturak errespetatu nahi izan dituzte, erabat. Plegu txiki honetan zenbait kirol ikus ditzakegu, esate baterako mendiko bizikleta, ezkutuko pista galduetan barrena. Kirol horretan aritzeko Iberiar Penintsulako lekurik egokiena Pirinioak dira, eta hori da irudietan ageri dena. Parapentea airean hegan egiteko moduetako bat da: mendi hegal edo tontor batetik paraxutarekin salto egitea da. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Al Filo-ko taldea lurreko sumendi garaienetan ibili zen, gainetik hegan; Horietako batzuk Txileko Antofagasta eskualdekoak dira, eta hori dugu marrazkian. Basamortuak zeharkatzea erabateko abentura da. 2004ko neguan, programako talde batek 1874.ean Gerhard Rohlfs alemaniarrak egindako ibilbidea errepikatu zuen basamortu Libikoan zehar (Egipton). 800 kilometroko zeharkaldia izan zen. Iberiar Penintsula kaiak bidez inguratzeko saioari Al Filoko hiru kidek ekin zioten, Mediterranear itsasoan, eta hori da zigiluan ikusten dena. Arraun bidezko kirol honetan, piraguan bertan eraman behar dira kanpin-denda eta zeharkaldian aurrera egiteko behar den guztia. 3 hilabetetan, 3.500 kilometro baino gehiago egin zituzten. Raftinean, ur askoko erreketan behera joaten da, ur laster eta korronte bizi biziekin. Bio Bio izeneko erreka (Txilen) korapilotsuenetako bat da. Trokak jaisterakoan, espeleologia eta eskaladako teknikez baliatu beharra izaten da. Irudia Reunion Irlan ateratakoa da, bertan baitaude munduko troka sakon eta ederrenetako batzuk.