Jaulkipen data: 25 iraila 2006

DEPORTESCentº del Real Club Deportivo de La Coruña, S.A.D.

KONTSULTATU TARIFAK

DEPORTESCentº del Real Club Deportivo de La Coruña, S.A.D.

HISTORIA

Futbola protagonista da berriro Kirolak sailean, Real Club Deportivo de La Coruña (SAD) klubaren mendeurrena ospatzeari eskainitako seilua zirkulazioa jartzean.

1902an sartu zuen futbola José María Abalo coruñarrak hiri horretan; kirol hori jatorriz Ingalaterrakoa da, non berak estudiatzen zuen, eta artean kirola ez zen oso ezaguna Espainian. Laster osatu zen futbolzale-talde bat, eta 1906an ofizialki eratu zen, Club Deportivo de la Sala Calvet izenarekin. Izen hori hiriko gimnastika-areto ospetsuenaren omenez hartu zuten. Kirolari gazteok Corralón de la Gaiteira delakoan jokatzen zituzten partidak, harik eta Riazor futbol-zelai zaharra sortu zen arte (gaur egun desagerturik dago). 1909. urtean, Alfontso XIII.a erregeak Real titulua eman zion klubari, eta Real Club Deportivo de La Coruña delakoaren ohorezko lehendakaritza onartu zuen. Taldeak xingola bertikal zuri-urdinezko elastikoa, galtza urdinak eta galtzerdi urdinak janzten ditu, eta hortik datorkio zuri-urdin izendapena; armarrian, berriz, hau agertzen da: “Sala Calvet-en zutoihal morea eta Galiziako ikurrina inguratzen dituen gizonezko-gerriko bat. Errege-koroa zutoihalaren erdian eta armarriaren gainean”. Sortu zenetik, Depor-ek loria-une handiak bizi izan ditu; une horien artean, besteak beste, hauek ageri dira: Ligako txapeldunaren titulua 1999/2000 denboraldian; Erregeren bi kopa, 1994/95 eta 2001/02an, eta Espainiako hiru superkopa, 1995, 2000 eta 2002an. Europako 11 lehiaketatan parte hartu du; Txapeldunen Ligako finalerdian 2003/04an, eta Europako Errekoparen finalerdian 1995/96an. Unerik garrantzenak, berriz, benetako gainditze-irrikaz bizi izan ditu, hala nola 1974/75 denboraldian bizi izan zituenak, taldea Hirugarren Mailara jaitsi zenean. Real Club Deportivo de La Coruñak 1944ko urriaren 28an inauguratu zuen Riazor estadioa, eta gaur egun 34.600 eserlekurako edukiera du. 100 urte historia bete dituelarik, klubak aurrera begiratzen du, beti bezala ahalik eta kirol-arrakastarik handienak lortzeko eta zaleen babes zintzoa edukitzen jarraitzeko gogo biziz.