Jaulkipen data: 20 apirila 2006

DIARIOS CENTENARIOS

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS

HISTORIA

Correos-ek beste bost seilu jarri ditu zirkulazioan, Ehun Urtetik Gorako Egunkariak izeneko jaulkipearen barruan, Diario de León, Diario de Pontevedra, Levante-El Mercantil Valenciano, Diario de Ávila eta El Norte de Castilla egunkariei eskainiak, ehun urtetik gorako bizitza baitute guztiek. Seiluak egunkari bakoitzaren izenburuarekin eta mendeurrenari buruzko motiboekin daude irudiztatuak, bai eta agertzen diren hiriari buruzko monumentuen logotipo eta panoramekin ere. Jaulkipen hori Ehun Urtetik Gorako Egunkariak gai-sail aurretik ere zabala ugaltzera dator. Aurreko urteetan sortutako 17 balio ditu sail horrek, hain zuzen ere. Seilu horiekin, Correos-ek aintzatespena erakusten die egunkari horien iraunkortasunari eta informazio-lanari. Joan den otsailaren 3an, Diario de León egunkariak lehen ehun urteko bizitza bete zuen, 1906an sortu baitzen, Sanz Sarabia apezpikuaren babesarekin. Argitalpen honek modernizazio handia bizi izan zuen 70eko urteetan. 1997az geroztik, Corporación Voz de Galicia taldeari dagokio, eta talde horretakoa denez geroztik, eskualdeko gaiekiko apustu handiagoa egin du, eta interes hori asteroko gehigarrien orrialdeetan islatu da. Egunkari digitala, berriz, 2002an sortu zen.

Diario de Pontevedra egunkaria 1889ko uztailaren 13tik iristen da irakurlearengana, nahiz eta inprimatzeak eten batzuk izan dituen. Hainbat krisialdiren ondoren, egunkaria 1968ko apirilean langileek berek sortutako sozietate kooperatibo batek atera zuen hondotik. 90eko urteen amaieran, egunkariaren izenburua El Progreso de Lugo taldeak eskuratu zuen, eta hark argitalpena zabaldu eta hobetu du.

Mercantil Valenciano egunkaria, hemeretzigarren mendeko beste argitalpen bat, 1872ko urriaren 24an sortu zen. 1939an bahitua izan ondoren, haren tailerretan Levante egunkaria agertu zen, eta jarraipena eman zion. Levante-El Mercantil Valenciano egunkariak aurreko izenburua berrekuratu zuen, eta Prensa Ibérica argitalpen-taldeari dagokio. Talde hori arduratu da modernizazio teknologikoaz eta plantilla berritzeaz.

Diario de Ávila 1898ko azaroaren 24an agertu zen. 1925aren hasieran, Editorial Católica Abulense-k kudeatu zuen. 2002ko maiatzean, akziodun-zerrendan aldaketa handi bat gertatu ondoren, PROMECAL taldeak eskuratu zuen, eta hark hainbat berrikuntza egin zituen egunkarian.

El Norte de Castilla egunkaria ere hemeretzigarren mendean sortu zen, 1856ko urriaren 17an, hain zuzen ere, Valladoliden. Gaztela eta Leongo egunkari nagusia da, eta eskualde-mailako informazio-joera du. Bost argitaraldi ditu bere autonomia-erkidegoan.