Jaulkipen data: 09 azaroa 2006

DIARIOS CENTENARIOS. LA VANGUARDIA

KONTSULTATU TARIFAK

DIARIOS CENTENARIOS. LA VANGUARDIA

HISTORIA

125 urte bete ditu La Vanguardia egunkariak. Hori dela-eta, Correosek seilu bat eskaini dio, egunkariak Kataluniako eta Espainiako gizartearen zerbitzura egindako informazio-lan luzea omentzeko eta aitortzeko.

La Vanguardia egunkaria 1881ean sortu zuten Carlos eta Bartolomé Godó anaiek. Hasieran, Partit Constitucionalaren (liberala) organoa izan zen, baina 1888an, Mundu Erakusketa egin zen urtean, egunkari independente gisa hasi zen argitaratzen. Izan ere, egunkariko zuzendariak, Modesto Sánchez Ortizek, aurkezpen-editorialean, garai hartako prentsa aurreratuenarekin zuten kidetasuna aldarrikatu zuen. La Vanguardia egunkari independente, profesional, komertzial, informatzaile eta zerbitzuetakoa bilakatu zen. Etapa hartan, zenbait intelektual eta artistek kolaboratu zuten egunkarian; esaterako, Narcís Oller, Víctor Catalá, Isidre Nonell eta Santiago Rusiñolek. Baina Ramón Godó, lehen Godó kondea, izan zen La Vanguardiako enpresa-zimenduak jarri zituena. Egunkariaren goren unea Lehen Mundu Gerrarekin batera gertatu zen. Egunkaria aitzindari izan zen korrespontsalak erabiltzen bando bietako fronteetan. Horri esker, izena eta ospea lortu zituen, eta 80.000 ale ateratzea lortu zuen. Hurrengo urteetan, argazkiak sartu eta korrespontsaliak ezarri zituenez, prestigioa eskuratu eta irakurle katalanen eta espainiarren sinesgarritasuna bereganatu zituen. Izan ere, 30eko hamarkadan, Gaziel zuzendari zela, La Vanguardia egunkariak 200.000 aleko tirada lortu zuen. 70eko hamarkadatik aurrera, egunkariaren sinesgarritasuna eta irakurleen kopurua hazi egin ziren. 1989an, Javier Godók berrikuntza garrantzitsua egin zuen eta, horri esker, bere nagusitasuna areagotzea lortu zuen: irudia modernizatu, inprimatze-errotatiba berriak instalatu eta diseinu berria eta koloretako orrialdeak sartu zituen; gainera, enpresako langile batzuk aldatu zituen. Gaur egun, La Vanguardia funtsezko zatia da Godó multimedia-taldean; prentsak, irratiak, telebistak eta Internetek osatzen duten taldean, hain zuzen ere. Egunkariak 200.000 ale baino gehiago kaleratzen ditu. Egunkariari buruz aterako den seiluak tira bat irudikatzen du goiburu baten antzera, egunkaria sortu zen urtea eta egungoa idatzita dituela, eta, atzeko aldean, pilatutako ale batzuk.