Jaulkipen data: 23 azaroa 2006

EFEMÉRIDES. 25 aniversario de la implantación del escudo de España

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES. 25 aniversario de la implantación del escudo de España

HISTORIA

Espainiako ezkutua orain dela 25 urte onartu zela eta, Correosek, Urteurrenak (Efemérides) sailean, hura ospatzeko oroitzapenezko seilua atera du.

Urriaren 5eko 33/1981 Legeak arautzen du gaur egungo Espainiako ezkutua; abenduaren 18ko 2964/1981 Errege Dekretuak, Espainiako ezkutuaren eredu ofiziala zein den, hark zein tamaina izan behar duen eta zein erabilera eman behar zaion ematen ditu aditzera, eta 2267/82 Errege Dekretuak, irailaren 3koak, ezkutuaren koloreak teknikoki zehazten ditu. Espainiako ezkutuaren heraldika hamabi bat modura adierazi izan da Errege Katolikoekin (1474-1492) Trastamara Dinastian ezarri zenetik gaur arte. Ezkutu horretan, Gaztelako eta Leoneko Erresumen eta Aragoiko Koroaren Armarriak biltzen ziren. Haiei, Granadako Erresumaren armarria gehitu zitzaien Espainiak lur haiek hartu zituenean. Ezkutu horren ondoren, Austriarren Dinastiarena erabili zen. Haiek, Koroa inperiala eta Herkulesen zutabeak “Plus Ultra” legendarekin batera sartu zuten elementu garrantzitsu bezala, ezkutua Urrezko Toisonarekin eta Borboi-Anjou Dinastiarenarekin elkartuz, Borboi etxearen zitoriak eta bordatu gorriak barneratu zituenak eta Izpiritu Santuaren Ordena gehitu zionak lepokoa balitz. Ondoren, Bonaparte Dinastiaren ezkutua heldu zen, zeinak ezkutua sei kuarteletan banatu zituen: Gaztela, Leon, Aragoi, Nafarroa, Granada eta Mundu Berria eta Bonaparteren armak gehitu zizkion. Berriz ere, Borboi-Anjou Dinastiak, haien aitzindarien ezkutua berreskuratu zuenean, behin-behineko gobernuarekin (1868-1870) errege-koroaren ordez murala erabili zuen. Saboya Dinastiak (1870-1873) berriz ere ezarri zuen errege-koroa, I Errepublikarekin (1873-1874) iritsi zen koroa muralarekin ordezkatua izan zen arte. Haren jarraian izan ziren Borboi-Anjou Dinastiarena eta II Errepublikarena (1931-1939). 1938an, gerra zibilean, Franco Jeneralak, Errege Katolikoen garaian erabilitakoa hartzen du ofizialtzat. Espainiako gaur egungo ezkutuak 25 urte betetzen ditu eta gure historiaren laburpena da, bederatzi mende baino gehiagoko elementuak adierazten baititu.