Jaulkipen data: 08 martxoa 2006

EFEMÉRIDES.- Voto y Ciudadanía. 75 aniv. del voto de las mujeres en España

KONTSULTATU TARIFAK

EFEMÉRIDES.- Voto y Ciudadanía. 75 aniv. del voto de las mujeres en España

HISTORIA

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna data ezin aproposagoa dugu Espainian emakumeek lehen aldiz bozkatu izanaren 75. urteurrena dagokion bezala omentzeko. Orduko lorpen hura ez zen batere erraza izan eta errebindikazio-prozesu luzea behar izan zuen, baina hautestontziak erabiltzeko garaian gizonak eta emakumeak berdintasun-mailan ezartzea ekarri zuen. 1931ko abenduaren 9an onartu zen Espainiako parlamentuan II. Errepublikaren gobernu berriak idatzitako Konstituzioa. Honela zioen 36. artikuluak (proiektuaren 34.ak): “Hogeita hiru urte baino gehiago duten sexu bateko zein besteko hiritarrek bozkatzeko eskubide berberak izango dituzte”. Orduan ezarri zen sufragio unibertsala herrialde honetan, aurrez bi aldiz eskatu izan bazen ere, XIX. mendearen azken herenean. 1931ko Konstituzioa onartu aurretik, proiektua idatzi zen, eta proiektu horren 34. artikuluak emakumeen sufragioa biltzen zuen; bada, horrek ere Gobernuaren barruan elkarren aurkako iritziak sortu zituen: testuaren aldekoak batzuk eta testuaren aurkakoak besteak, azkenok desegokitzat jotzeaz gain, emakumearen bozari mugak jartzea edo erabakia atzeratzea proposatzen zuten. Alde banatan kokatu ziren garai hartan diputatu ziren bi emakumezko bakarrak: Clara Campoamor, alderdi erradikalekoa eta testuaren defendatzailea, eta Victoria Kent, erredikal-sozialistakoa eta bigarren aukeraren aldekoa. Bilkuren Egunkarian jasota daude bion mintzaldi bikainak. Konstituzio Proiektuaren 34. artikulu aipatua 1931ko urriaren 1ean bozkatu eta onartu zelarik, aldeko 161 boto eta aurkako 121 boto jaso zituen. Espainian emakumeek bozkatzeko eskubidea izan zezaten, 1877an eta 1907-1908an egin ziren lehen eskaerak. Lehen aldian, guraso-agintea zeukaten emakumeentzat mugatuta eskatu zen, eta bigarrenean, juridikoki libre ziren emakumeek udal hauteskundeetan bozkatu ahal izan zezaten; bi kasuetan, errefusatu egin zen. Primo de Riverak, 1924an (apirilaren 12ko Errege Dekretua), hogeita hiru urte baino gehiago edukita juridikoki libreak ziren emakumeei eman zien bozkatzeko eskubidea, baina ezkonduei ukaturik, senar-emazteen arteko liskarrik gerta ez zedin. Pebliszitu horretan bakarrik parte hartu ahal izan zuten. Zigiluan ageri den irudia, Alcalá de Henaresen dagoen eta Estatuko Administrazioaren Agiritegi Orokorrak erosi zuen Alfonso Fondoko argazki-artxibokoa da.