Jaulkipen data: 13 urria 2006

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL ARTE

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL ARTE

HISTORIA

Pablo Picasso artista malagar unibertsala eta bere izena duen museoa 2006ko Espainiako Filateliako Munduko Erakusketako bloke-orri bateko protagonistak dira. Museoa artistaren jaioterriko eraikin enblematikoan dago kokatua, Malagako Buenavista jauregian, hain zuzen . Bloke-orri horrekin, Picasso museoaren egoitza ezagutarazi nahi zaio munduari, eta, bide batez, omenaldia egin nahi zaio munduko artearen jenio handiaren eta, XX. mendeko kulturari Malagak eman dion seme ospetsuaren, irudiari eta lanari.

Picasso Malagan jaio zen 1881ean. Bere bizitzako lehen urteak estu lotuta daude hiri horri. Bertan ikusi zituen lehen argiak, bertan hauteman zituen lehen koloreak, itsasoko eta zeruko kromatismo urdin biziak eta bertako eguzkiaren hori itsugarria. Zalantzarik gabe, lehenengo pertzepzio kromatikoek bizirik iraun dute bere pinturan, eta nazioaren aztarna iraunkor, berezi eta etengabeak izan dira, bere sorkuntzaren amaierara arte. Filateliako Munduko Erakusketa nazioarte osora zabalduta dago, eta, bertan, omenaldia egin zaio egile bikainari. Bere argazki bat ageri da seiluan. Buenavista jauregia, XVI. mendeko eraikin errenazentista, Picasso museoa da gaur egun, eta, 2003an sortu zenetik, Christine eta Bernard Ruiz-Picassok hiriari emandako lan garrantzitsuak ditu barruan. Picasso eta bere lana betiko Malagan egon zitezen eman zituzten lan horiek Christinek eta Bernardek. Andaluziako Juntaren laguntza ere izan zuen zentzuzko dohaintza eskuzabal hark, eta lankidetza horren fruitua izan zen orain aipatzen ari garen Picasso museoaren sorrera. Artistaren oinordekoek 200 lan baino gehiago eman zizkioten aipatutako erakundeari, pintorearen hasierako piezetatik hasi eta 60ko hamarkadako azken pinturetara arte. Horrela, lanak kontserbatu, erakutsi, zabaldu eta aztertu ditzatela lortu nahi dute, malagarrek eta, oro har, ikusle guztiek gozatu eta ezagutu ditzaten. Era horretara, artista denbora luzean bere lurretik kanpo egon ondoren, Picassoren lanak zabaltzeaz gain, etxeko sustraiekin lotzea lortu da. Zalantzarik gabe, Picasso museoak barneratuko du berriro pintorea Malagan, eta berari esker jarraituko dute bizirik lurralde horretan bere oroitzapenak eta bere lanek. Picasso museoaren kasuan, zutabedun patioa azaltzen da Jesús Sánchez estudioak diseinatutako bloke-orrian, eta Picassoren erretratu bat, berriz, seiluan, Roberto Oteroren eta Ana Mullerren argazkietatik abiatuta.