Jaulkipen data: 09 urria 2006

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL CINE

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL CINE

HISTORIA

Espainiako gaur egungo zinemak toki duina lortu du munduko zineman, artisten eta zuzendarien sormenari eta kalitateari esker. Espainian ez ezik, nazioartean ere ospea dute gaur egun aktore espainiarrek. Alfredo Landa, Concha Velasco eta Belén Rueda aktoreak dira, besteak beste, gure zineman aktore profesionalak badirela erakusten duten adierazle bikainak. Merezi du profesional ezagun horien lan zinematografikoa aitortzea eta zabaltzea. Horregatik bihurtu dira protagonista 2006ko Espainiako Filateliako Munduko Erakusketak zazpigarren arteari omenaldia egiteko sortu duen bloke-orrian.

Alfredo Landa ia ehun bat pelikulatako aktore eta protagonista izan da, 50eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. 1962an egin zuen debuta zineman, Atraco a las tres filmarekin. Paper eta moldaketa ugari egin izan du. Landak oso pertsonaia heterogeneoak antzeztu izan ditu: paper komikoak hasieran, Espainiako sexu-errepresioa umore puntuarekin azaltzen zuten profil matxista eta kontsumistako filmetako rolak, eta, besteak beste, Los santos inocentes eta El crac filmetan egin zituen antzezpen bikainak. Alfredo Landa aktoreak sari eta izendapen ugari ditu, eta antzerkian eta telebistan ere ibili izan da. Telebistan, hain zuzen, arrakasta handia izan zuen Don Quijote antzeztean. Concha Velasco ibilbide profesional zabaleko beste aktore handietako bat dugu. 100 pelikula baino gehiago antzeztu ditu, eta, horrez gain, antzerkian eta hainbat telesailetan ere ibili izan da. 1954an egin zuen debuta zineman. Mota guztietako generoak landu izan ditu, hasi dramatik eta komediara arte. Hala ere, azken genero horretan ibili zen gehien. Sari eta izendapen ugari jaso ditu berak ere, eta, aktoreak antzeztutako paperei dagokienez, pelikuletan, antzezlanetan eta telesailetan antzeztutakoak nabarmendu behar ditugu; besteak beste, honako hauetan: Las chicas de la Cruz Roja, Santa Teresa de Jesús, Viva el espectáculo eta Mamá quiero ser artista. Belén Rueda Tele 5 kateko aurkezle izan zen hasieran, eta gerora kate bereko telesailetan aktore lanetan hasi zen; besteak beste, honako telesail hauetan: Médico de familia (1996), Periodistas (1998) eta Los Serrano (2002). 2004an hasi zen zineman lanean, eta bikain antzeztu zuen Julia Alejandro Amenábarren Mar adentro pelikulan. Film horretan, Goya saria eskuratu zuen 2004an, aktore berri onenaren sailean. Bloke-orria Jesús Sánchez estudioak diseinatu du.