Jaulkipen data: 12 urria 2006

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL DEPORTE

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. EL DEPORTE

HISTORIA

Futbolarekin eta txirrindularitzarekin batera, saskibaloiak eta tenisak jarraitzaile ugari dituzte Espainian. Orain gehiago, gainera, duela gutxi Espainiak Saskibaloiko XV. Munduko Txapelketa irabazi baitu lehen aldiz Japonian. Tenisean ere espainiarrak oso maila ona erakusten ari dira. Horregatik, bi kirol horiek merezi dute tokia izatea 2006ko Espainiako Filateliako Munduko Erakusketan, nazioartean garrantzia duen erakusketan. Gainera, denok dakigu Espainian jokalari bikainak daudela; besteak beste, Pau Gasol (saskibaloia) eta Rafael Nadal (tenisa). Biak hala biak munduko kirolari onenetarikoak baitira beraien kiroletan. Horregatik, saskibaloia eta Gasol eta tenisa eta Nadal kirolari eskainitako erakusketan eta bloke-orrian azaltzen dira, duten ospearengatik eta izandako lorpenengatik.

Pau Gasol Sáez saskibaloiko jokalaria 1980an jaio zen Sant Boi de Llobregat herrian (Bartzelonan). Memphis Grizzlies taldeko jokalaria da, eta NBAko talde batek fitxatu duen bigarren jokalari espainiarra. Gainera, All-Star batean izan den lehen jokalari espainiarra da. Col-legi Llorreko eskola-kategorietan hasi zen saskibaloian jokatzen. Ondoren, Cornellak fitxatu zuen, eta 1997-98 denboraldian FC Bartzelona taldean sartu zen. Medikuntzako ikasketak utzi behar izan zituen bete-betean kirolean ibiltzeko. Espainiako junior selekzioan parte hartu zuen, eta 1999ko munduko txapeldun izan ziren junior-kategorian. 2001ean egin zuen debuta selekzioan, eta ordutik orain arte titulu eta aitorpen ugari jaso ditu. Palmaresa ere oso ona du, eta, besteak beste, aipatu beharrekoak dira Suedian Eurobasketen lortutako zilarrezko domina (2003) eta Japoniako Munduko Saskibaloi Txapelketan irabazitako urrezko domina (2006). Gainera, txapelketa horretako jokalari onena aukeratu dute. Rafael Nadal Parera tenislaria 1986an jaio zen Manacorren (Mallorcan). Zortzi urterekin irabazi zuen lehen txapelketa. Davis Kopako jokalari gazteena da; izan ere, 18 urterekin irabazi zuen. Grand Slameko lehen bi txapelketetan (2003) egin zuen debuta tenislari gazte honek. Urtebete geroago, jada profesional zela, bere ekarpena erabakigarria izan zen Espainiak Davis Kopan AEBen kontrako finalean (2004) lortu zuen garaipenean. 2005ean, bi Masters Series (Montecarlo eta Erroma) irabazi ostean, Federer munduko lehenari irabazi zion Roland Garroseko finalaurrekoetan. 2006an Laurens saria jaso zuen etorkizun oneneko kirolariaren sailean, lur harrotuan jarraian partida gehien irabazi zituenaren errekorra hobetu zuen, eta Grand Slameko bigarren titulua irabazi zuen Roland Garroseko finalean.