Jaulkipen data: 08 urria 2006

ESPAÑA’06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIALA MODA

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA’06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIALA MODA

HISTORIA

Urriaren 7tik 13ra Malagan egingo den Filateliako Munduko Erakusketan jaulkiko diren bloke-orrietako baten gaia Espainiako Moda izango da. Victorio & Lucchino dira jaulkipen honen protagonistak, gure modak nazioartean dituen diseinatzailerik garrantzitsuenetakoak, alegia. Izen horiek, Espainiako beste hainbat diseinatzaile handirekin batera, espainiar moda munduko pasarela nagusien abangoardiako lehenengo postuetara altxatzea lortu dute.

José Víctor Rodríguez Caro eta José Luis Medina del Corral andaluziarrak, Victorio & Lucchino izenez ezagunagoak, Sevillako diseinu-enpresa batean egokitu ziren elkarrekin 70eko hamarkadaren bukaeran eta, handik gutxira, elkartu eta bide beretik abiatu ziren, bai gustuei, bai joerei dagokienez. Sevillako Sierpes kale enblematikoan lehenengo denda ireki eta eztei-jantziekin arrakasta itzela izan ondoren, udaberri eta udarako lehenengo bilduma aurkeztu zuten New Yorken 1985ean. Urtebete geroago, Madrilgo Cibeles pasarelan, urtero bi Prêt-à-Porter bilduma sortzeari ekin zioten. Urte hauetan zehar, Londres, Milan, Düsseldorf, Chicago eta New Yorkeko desfilerik garrantzitsuenetan izan dira, eta hainbat sari jaso dituzte, besteak beste, “Arte Ederretako Merezimenduen Urrezko Domina”. Victorio & Lucchino diseinatzaileen jatorri andaluziarra jantzi guztietan agertzen da, kolorez beteak baitira. Motibo eta osagarri guztietan gorria da nagusi, “odolaren, pasioaren, jaiaren eta suaren adierazgarri”. Berritzaile izan dira, halaber, bolumen eta formetan, izan ere, sorkuntza-kontzeptu berri bati erantzunez, parpailak sartu dituzte mahuketan, idunetan eta azpilduretan. Askotariko lurrinak, poltsak, zapatak eta bitxiak ere sortu dituzte. Bloke orria Sevillako Jesús Sánchez estudioak diseinatu du, berari esleitu baitzitzaion Posta Zerbitzuak erakusketarako abiarazi zuen diseinu-lehiaketa. Seiluan Victorio & Lucchinoren logotipoa eta filateliako erakusketaren ikurra agertzen dira, ehundura erakusten duen ehun baten gainean. Kanpoko biñetan, berriz, jostunen argazkiak eta erakusketaren goiburua: “La mar de sellos”.