Jaulkipen data: 10 urria 2006

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. LA MÚSICA II

KONTSULTATU TARIFAK

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. LA MÚSICA II

HISTORIA

Gaur egungo pop-musikaren barruan, El Canto del Loco taldeak toki nabarmena du Espainiako diskografian. Hori dela eta, Filateliako Munduko Erakusketan programatutako jaulkipenen artean, ezinbestekoa zen bloke-orri bat talde karismatiko honi eskaintzea, daukan arrakastagatik eta gazteen artean sortzen duen miresmenagatik.

Kideak, Dani (ahotsa), David (gitarra), Chema (baxua) eta Jandro (bateria), musikari eta konpositore izateaz gain, musika-filosofia berbera duen lagun-talde bat dira. “Ez gara birtuosoen talde bat. Riffak dira gure oinarria, ez teknika” komentatzen dute taldekideek. Madrilen sortu zen taldea, eta lehenengo diskoa 2000n grabatu zuten. Beren izena jarri zioten, El Canto del Loco, eta 80.000 kopia saldu zituzten. Musikaren erritmoak eta beren kanten letra hurbil eta irekiek laster erakarri zuten batez ere jende gazteak osatutako entzuleria. Handik bi urtera, 2002an, zuzenean grabatutako disko berria kaleratu zuten: A Contracorriente. Espainian eta Latinoamerikan etengabe egindako biren ondorioz, sari bi irabazi dituzte MTV Europa sariketan (Espainiako Talderik Onenari) eta beste bi Premios Ondas sariketan (Zuzeneko Talderik Onenari eta Espainiako Talderik Onenari) ondoz ondoko urte bitan. Estados de Ánimo diskoa 2003an atera zuten eta, bertan, taldearen nazioarteko onarpena ekarri zuten 12 kanta biltzen dira. Beren azken grabaketa diskografikoa, famatuena eta gehien saldu dena, 2005ean egin zuten: Zapatillas. Adierazi dutenez, egiten dituzten letren bitartez, diren bezala agertu nahi dute, giro soziala islatu eta munduan gertatzen dena kontatu nahi dute. “Sentimenduak dira jendearengana iristen direnak, eta pertsonen eta kalearen garrantzian sinesten dugu” azaldu dute. Agian, zintzotasuna eta inguruarekiko hurbiltasuna dira, musika-akorde egokiekin nahasita, arrakasta eta publiko zabalaren aitorpena ekarri dietenak. Jaulkipen honetarako Jesús Sánchez estudioak diseinatutako bloke-orrian, El Canto del Loco taldeko lau kideak agertzen dira. Seiluan, berriz, musika-nota batzuk pentagrama batean, musika-taldearen izena eta erakusketaren ikurra.