Jaulkipen data: 05 maiatza 2006

EXFILNA 2006

KONTSULTATU TARIFAK

EXFILNA 2006

HISTORIA

Maiatzaren 5etik 13ra bitartean, Cadizko Algeciras hirian, EXFILNA 2006 Filatelia Erakusketa Nazionalaren XLIV. edizioa izango da. Aurten, erakusketarekin batera, 1906an Algecirasen izan ziren bi gertaera handiren mendeurrena ospatuko da: Marokori buruzko Nazioarteko Konferentziarena eta Portuko Obren Batzordea eratu zenekoa. Edizio honetarako propio emititu den bloke-orrian Algecirasko portuaren aireko panoramika agertzen da erreproduzituta; seiluan, berriz, Udaletxeko fatxadaren ikuspegia.1906ko urtarrilaren 16an, hemeretzigarren mendeko udaletxearen espazioetan, Osoko Bilkuren Aretoan zehazki, Marokori buruzko Nazioarteko Konferentziari hasiera eman zitzaion. Bilera hartan garrantzi handiko gaiak aztertu zituzten, besteak beste, Marokoko Sultanaren subiranotasun printzipioa, Marokoko Estatuaren osotasuna, salerosketarako askatasuna, zergen bilketa, kontrabandoaren errepresioa edo aduanetako kontrola. Konferentzia hark hainbat herrialdetako ordezkariak bildu zituen (Alemania, Austria, Estatu Batuak, Frantzia, Britainia Handia, Italia, Maroko, Herbehereak, Errusia, Suedia, Portugal eta Espainiakoak) eta 1906ko apirilaren 7an bukatu zen, eta agerian utzi zuen hiriaren kokapen estrategikoa eta azpiegitura handiak bertan ezartzeko premia.Bestalde, 1906ko irailean Portuko Obren Batzordea eratu zuten eta eraikuntza-lanak 1913an hasi zituzten. Erdi Arotik Algecirasko portuak, Itsasartearen bi ertzen artean trafiko handiena zutenetakoak, nahitaezko geldialdia egiteko balio izan zuen Mediterraneoaren eta Atlantikoaren arteko igaroaldia egiteko. Orain, etengabe garatzen eta hazten ari den portua da Algeciraskoa. Izan ere, bertako industri garapenarekin batera nabarmentzekoa da Itsasartea zeharkatzen duten bidaiarien, ibilgailuen eta salgaien trafiko handia, azken urteotan Algecirasen eta inguruetan hedatzen eta aberastasun handia sorrarazten arin diren jarduerak berekin ekarri dituena.EXFILNA 2006, Espainiako filateliaren erakusketa nagusienetakoa, seiluen bilduma egiteko zaletasunaren eragile eta pizgarri izango da berriro ere Algecirasko edizio honetan.